Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zangalatrau bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zangalatrau
1 adb. Zangoak eserlekuaren alde banatara jarriz eserita. Ik. istapeka. Zaldi baten gainean zangalatrau.
2 adb. Bi gauzaren edo alderdiren artean jarririk, bietan bermaturik edo bietatik zerbait hartzen dela. Leku berezia irabazi du euskal idazle eta bertsolarien artean; ez tarteko lekua, ez batera ez bestera zeharo iristen ez delako, baizik eta zangalatrau dagoelako batean eta bestean. Zuzendaritzako kidea, abertzale eta ez abertzaleen artean zangalatrau, gaztetatik langilearen alde lanean etengabe.
3 iz. Bertso eta olerkietan, bertso lerro baten amaiera eta hurrengoaren hasiera perpaus atal berekoak edo perpaus berekoak izatea. Horrelako zangalatrau nabarmenik ez da gertatzen inoiz Etxeparegan.

Aztergaia: zangalatrau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zangalatrau 2 agertu dira, adizlagun gisa eta 'zangoak alde banatara jarriz' adieran: Or Mi ("Arles'ko neska gazte batzuk, beoka zurien gañean zangalatrau datoz laugainka, bular-arnaska ta matail-gorri"); MEIG ("Ez tarteko lekua ez batera ez bestera zeharo iristen ez delako, baizik eta zangalatrau dagoelako batean eta bestean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zangolatraba behin jaso da, izen gisa eta 'erritmo-jardunbide metrikoa' adieran erabilia (J.M. Lekuona: "Hori bai, zangolatrabak maiz egiten ditu eta maisutasunez"); zankalatraba bitan, adizlagun gisa eta 'zangoak alde banatara jarriz' adieran: J. Zabaleta ("Besterik gabe Joakin gainera joan zitzaion, eta zankalatraba jarririk berriro astindu zuen"); Marrazketa Teknikoa ("Posizio hauetan perdoia zankalatraba bezala dago erreferentzi lerroan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zangalatrau : LurE; zangalatraba : HiztEn, Euskalterm 3 ("cuclillas").

Sektore jakin bateko informazioa

Bestetakoak: zangalatraba : Elhuyar Hiztegia, 3000 Hiztegia; zangalatrau : PMuj DVC; zankalatraba : DRA (aip. 1: Insausti in Euzko Gogoa 1955); zankalatrada : PMuj DVC; zankalatzaka : DRA.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag.: zaldi baten gainean zangalatrau. 2 iz.: horrelako zangalatrau nabarmenik ez da gertatzen inoiz Etxeparegan.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. erabilerak: a) formaz, zangalatra / zangalatraba / zangalatrau; b) kategoriaz, iz. / adlag.; c) adieraz, esertzeko modua / metrikako lotzea...

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zangalatraba [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.