osasun
1 iz. Eritasunik gabeko egoera; izaki bizidun batek une jakin batean duen egoera fisikoa edo psikikoa. Osasun ona. Osasun gutxikoa zen. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zelarik. Osasunean eta eritasunean (Ik. osasunean). Gorputzari osasuna emateko. Sakelaren eta osasunaren kaltean. Edari osasun-galgarriak. Gorputzeko eta arimako osasuna. Osasuna duzun artean. Geroztik ez zuen osasunik izan. Osasuna galdu. Lana, ondasunak, osasuna bera eskaini dizkio hizkuntzari eta herriari. Osasunez ongi ibiliz gero. Buruko osasuna: XXI. mendeko gaitza. Buru osasuneko erizainek sarbidea dute programa horretan. Azken finean, seme-alaben osasun mentala dago jokoan. Presoaren osasun egoerak hobera egin du, baina oraindik larri jarraitzen du. Osasun arazoak areagotu egin zitzaizkion. 2 iz. (Agur egiteko edo topa egiteko zenbait esapidetan). Agur, Gandara jauna, eta osasuna! Zatoz, edan dezagun haren osasunera. Zure osasunera! Jaunak, edan dezagun ezkongaiaren osasunerako!
3 iz. Herritarren osasuna zaintzeko antolaturiko zerbitzuen multzoa. Ik. osasungintza. Kanpo zorra ordaindu beharrak ezinezko egiten du hezkuntza eta osasuneko oinarrizko zerbitzuak berreskuratzea. Osasun publikoa ez bada horrelako egoera larriei aurre egiteko gai. Osasun ministroa. Osasun batzordeko ikuskatzailea. 14. artikulua: osasun-laguntzako gastuak.