larri1
1 adj. Handia. Anton. xehe1. Bihi larriak. Gatz larria. Bahe larritik igaro. Abere larri eta xeheak. Hirietan eta herri larrietan. Bekatu larriak. Kalte larriak egiten dituena. Guztioi dagokigun auzi larri honetan. Bada beste arriskurik, are larriagorik. Ez da aditza euskalkien arteko bereizkuntzarik larriena. Arrazoi larririk gabe. Bera da errudun larriena. Zor larria diogu egileari. Kontu larriagoa da pasarte horiek itzultzea. 2 adj. Letrez mintzatuz, letra xehea baino handiagoa, era berezikoa, perpausen eta izen berezien hasieran ipintzen dena. Ik. maiuskula. A eta T larriak. 3 adj. Baheez, sareez eta kidekoez mintzatuz, zulo handiak dituena. Batzuek zetabe larriegia hartzen dute beren kontzientzia ikertzeko.
4 adj. Ondoeza edo kezka bizia sortzen duena, estua, hertsia. Heriotzaren itxura larria. Estutasun larrian. Premia larria. Kinka larrian. Dei larriak eginik. Gure hizkuntzaren egoera larria. Gerrateko urte larriak igaro zirenean. Heriotzako ordu larrian. Eritasun larria.
5 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Ik. larri2. Atsekabea baretu ahala, argiago ageri da galeraren larria. Oi, nire larria! 6 adb. Estutasunean; ondoezetik edo kezka biziko egoera batetik irten ezinik. Estu eta larri. Zorrez beterik, larri zebilen (Ik. larri ibili). Zer gertatzen zaizu, horren larri egoteko? Kontrabandoaren bila hor zebiltzan larri. Gure bihotza triste eta larri da. Prosa lasaia egiteko, lasai ari behar, ez larri eta arnasestuka. || Larri-larri esnatu zen, izerdi patsetan. Gaztainadiak galdu dira ia erabat; hariztiak ere larri-larri oraintxe. 7 adb. Osasun egoera larrian. Larri dago aita, ez du luzaroan iraungo. Hizkuntza larri dabilkigu, hilzorian ez badago ere.