jardun1, jardun, jarduten
1 da/du ad. Adierazten dena egin; ari izan, aritu. (du aditza denean, nor osagarririk gabea da). Berriketan jardun. Gure aurrekoak aizkoran oso pozik jardun ohi ziren. Pilotan jardun dugu arratsalde guztian. Ikasten jardun gabe. Kanpaiak jo eta jo dihardu. Eginahalean jardun du bere seme hori hezten. Lanbide horretan jardun duten guztiek dakitenez. Entzutekoak ziren trikitilariak, egun guztian jotzen jardun ziren biak. Nerau jarduna naiz horrezaz bestetan, eta beste anitz jardun dira, ni baino hobeki.
2 da/du ad. Hitz egin, berriketan aritu. Ik. iharduki1 2. Zertaz jardungo dugu gaur? Jardun eta jardun isildu gabe.