haizatu, haiza, haizatzen
1 du ad. Uxatu, aienatu. Eguzkiak lainoak haizatzen dituen bezala. Abrahamek hegaztiak haizatu zituen. Euskal Herrian etxeetarik haizatua ikusten dugu euskara.
2 du ad. Zerbait airera bota, bereziki garia eta antzeko laboreak, lastoa eta alea bereizteko. Santuak, lastoa haizatu, eta lasto hutsetik gari asko atera zuen. Garagarra larrainean haizatu. Errautsa haizatu.
3 du ad. Zerbait, bereziki isilean gorde nahiko litzatekeen zerbait, argira atera eta jendartean zabaldu. Ik. airatu 3. Sekretu militarrak haizatzeagatik atxilotu zuten. Sare sozialek mezua haizatu zuten. Nondik ateratzen duzue batzuek jendearen miseriak haizatzeko abilezia? Nazionalismoaren kontrakoek gizartea zatikatzeko arriskua aipatzen eta haizatzen dute nazionalismoaren helburu politikoak indargabetzeko. Ez du merezi garai bateko trapu zikin haiek berriz haizatzen hastea. 4 da/du ad. Haizez puztu. Haize bigunak oihala haizatzen du. Sabela haizatu zitzaion. Basoan jandako belarrak haizatu zizkion hesteak astoari. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Maskuri haizatua.
5 da/du ad. Harrotu, hantustez bete. Txaloek haizatu egin zaituzte.
6 du ad. Zirikatu. Ik. xaxatu. Txakurra behin eta berriro haizatu. 7 da ad. Airean dagoenaz mintzatuz, trinkotasuna galduz joan desagertu arte. Kea bezala haizatua. Gogoan zerabilen guztia haizatuko da eta galduko.
8 du ad. Egurastu, haizetan ezarri.