1 emaitza gabon bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Lantaldearen proposamena: | Z3:EEBS:04 | 1994-09-07 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
1 Heg. 'gau on!'. 2 pl. 'Eguberriak' / AS: Gabon(-)egun, Gabon(-)eske, Gabon(-)gau, Gabon(-)kanta, Gabon zahar.
AS gisa gehituz: gabonak eman .
Gabon zahar, Gabon-egun, Gabon-eske, Gabon-gau, Gabon-kanta
1 agur-hitza; 2 Eguberri (forma bion arteko banaketa argitu beharko da gerora: jai-multzoaren adieran parekoak dira [Gabonetan = Eguberrietan], baina ez bestetan [Eguberri-eguna, adib., abenduaren 25a da; Gabon-eguna, berriz, abenduaren 24a])
- [E124]: "'Eguberri-gau' adieran ez dago problemarik. Zer egin ordea, gaueko agurrarekin? Bizkaiko leku askotan (Arrati osoan adibidez, gau on eta Gabon(-gaba) oso ongi bereizten dira. Hortaz, egun on, arratsalde on, gau on idaztea proposatuko nuke, guztiok gaua idatzi arren leku askotan /gaba/ ebakitzen den bezalaxe" (1995-06-16)
- [K201]: "[Gabonak] Eguberriak hartu baduzue, Gabonak ere bai, ezta? Bestea bezain hedatua dela esango nuke nik" (2006-03-03)
- [E109]: gau on erabaki behar da.
- [E128]: Gabonak eman. Maiz irakurtzen badugu ere pluralean guk, gerok, indartu behar dugu forma hori? Eta esan edo eman? Egun onik esan gabe pasatu da, ez al duzu egun onik esan behar, egun on ere justu-justu esan dit eta gisakoak entzun izan ditut.
- [207]: Gabon(-)subil ere gehi daiteke.
- [210]: Azpisarrerak (berriak): / Gabon(-)subil / Gabonetan gereziak! (esapidea).
- Erabakia: BAgiria (1997-03-21): 'Gabon hitzaren inguruko proposamena ontzat eman da nolabait. Honela gelditu da azken erabakia: Gabon Heg. 1 'gau on'; 2 pl 'Eguberri''.
- Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia; beraz, forma berririk ez da jasoko; ezta lantaldeak proposatu duen gabonak eman azpisarrera berria ere.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.