1 emaitza eskarmentudun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:HBL | 2014-07-22 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2014-04-03): eskarmentudun 63: Consumer 4 (adib.: Nazioarteko hain agintari handi eta eskarmentudunarengan harrigarri ere bada honelako baieztapen erradikal eta argiak entzutea), Berria 47 (adib.: Bada, ekoizle eta zuzendari eskarmentudunak beste tiro bat bota du, tiro polit bat), EiTB (ezohikoa baita ehiztari eskarmentudunak etxera esku-hutsik itzultzea), Argia 8 (adib.: Camí de Cavalls ibilbide polita da oso, eta gogor dabiltzan eskarmentudun txirrindularientzat aproposa, baina alforjekin eta gure mailan ibiltzeko egokia ez dela erabaki dugu), DiarioVasco 3 (adib.: Musikari eta ekoizle eskarmentuduna da, eta telebistan sarri jardundakoa).
EPG: eskarmentudun 31: Berria 24 (adib.: Taldeak eskarmentua duela uste du, eta zentralak ere eskarmentuduna izan beharko lukeela), Oskar Arana (Stanley Chowder isil baina lagunkina, soropil moztaile eskarmentuduna, poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta, amerikar film zaharren zalea), Ander Irizar (Neskatxa haren aurrean, arinkeriaz, emakume heldu eta eskarmentudun gisa jokatu nuen), Arantxa Iturbe (Gure herriko emakume eskarmentudunen mahaian), Andoni Egaña (Gutxi-gehiago, eskarmentudun bertsolariak), Xabier Aranburu (Normal jantzia zegoen, baina Beira Merkatariaren begi eskarmentudunek laster asko antzeman zuten mutil hark ez zeukala dirurik), Anjel Letxundi (ikasle eskarmentudun batek), Felipe Juaristi (Sosik gabe zegoen alegia, eta kartekin ateratzen zuen bizimaina, batzuetan jokalari dirudun eta eskarmentudunen begirale gisa).
BerriaEL2013: -.
es experimentado / fr expérimenté: Elhuyar: eskarmentudun, esperientziadun, aritu, trebatu, zaildu [pertsona] / Nolaerran: esperientziadun, eskarmentudun / Zehazki: (persona) esperientziadun, eskarmentudun, saiatu / Labayru: eskarmentudun, esperientziadun, aritu(ta), trebatu(ta), asko ibili(ta) | ikusi(ta);(entendido) aditu, jakitun, maisu / Adorez5000: (persona) aritu, saiatu, trebatu, eskarmentatu, esperientziadun, eskarmentudun.
Adierazle egokia da eta erabilia.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.