1 emaitza egile bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau63 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:02 | 1994-02-23 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
- [E210]: "gehitzeko: egilego. Izan ere, zigor-zuzenbidearen esparruan eta zuzenbidearen esparrutik kanpo ere, hitz hori erabiltzen da. Ez dago arazorik "egile" hitzari "-go" atzizkia eransteko, "tasuna" adierazteko egiten baita (euskaldungo, ahaidego... eta antzekoetan gertatzen den bezala)".
- [E116]: "Ez dago eratorria egin ezinik. Baina -go eta -tasun osaerakoak lehian direnean, -tasun osaerakoa hobetsi izan dugu, eta begiratu ahal izan ditudan testuetan ere hala dira kontuak; gainera, bi horiek baino gehiagotan ageri da -tza osaerakoa. Hona datuak (OEHn ez dut deus aurkitu): egilego: testu 1 (JM. Apalategi); egiletasun: 5 testu (J.A. Lakarra, B. Urgell; E. Jimenez, I. Mendiguren, I. Zaldua); egiletza: 6 testu (F. Mendizabal, Tx. Ramirez de la Piscina; JA. Agirre, P. Aristi, J. Garzia, J.K. Igerabide) eta Berria-ko 20 artikulu. Horiek horrela, nik ez nuke egilego gehituko, informazio hobea izan arte".
- Erabakia: Erabakia (2007-01-26): "ez gehitu ezer".
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.