Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza beste bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

beste1
1 det. Aipatu den gauzaz bestelakoa izanik, haren kideko dena adierazteko erabiltzen den hitza. (Izen bati dagokionean, horren ezkerrean agertzen da gehienetan. Delako izenak mugatzaile edo zenbatzaileren bat, edo bat hitza hartu behar du. Izenaren eta beste-ren artean zenbatzaileak, ordinalak, banatzaileak edo izenarekin lotura hertsia duten zenbait izenlagun —honelako edo kidekoak, adibidez— soilik ager daitezke). Alkatearen beste alaba. Beste alkatearen alaba. Beste liburua. Beste liburu hura. Beste liburuak. Beste liburu guztiak. Beste bi gizon handi. Beste gizon handi hura. Beste gizon bat. Beste gizon handi bat. Beste gizon batzuk. Beste zenbait jauregi eder. Beste edozein andrek egin dezakeena. Erosi dugun beste liburuan. Beste hiruna liburu. Beste hirugarren saria. Beste etxe eder asko. Baduzue beste libururik? Beste erdal hitz batean. Beste landare mota batzuetan. Jan, edan eta beste honelako gauzak (edo honelako beste gauzak). Beste zernahi gauza ere. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Atearen beste aldetik, bi zerbitzariak barruko zalapartari adi zeuden.
2 (Izenordain edo adizlagun zehaztugabe bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz, kasu batzuetan, eskuinean). Beste ezer egin gabe. Beste ezer baino gehiago maite duzula. Beste inon lotsagarri litzatekeena. Beste inor ez dagoen toki honetan. Beste inoiz. Hark edo beste norbaitek. Beste nonbait landatzeko.
3 (Galdetzaile bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz, kasu batzuetan, eskuinean). Baina beste zer lekukotasun behar dugu? Eta zer besterik? Beste nork esan du?
4 (Dagokion izena ezabaturik). Beste hori ere garestia da. Bi anaia zituen; bata atzerrira joan zen eta bestea hil egin zen. Liburu bat eta beste bat. Bata eta bestea. Batetik eta bestetik. Besteari emateko. Eta horrelaxe, aipa daitezkeen beste hamaika eta hamaika. Bi ekarri zituen; besteak etxean utzi zituen. Beste batean. Besteak ez bezalakoa.
5 (Mugagabean, izenordain-edo gisa). Ik. inor 2. Bestek gure ordez sor dezan baino lehen. Bestek esan beza zein den aukera ona. Besteri kendu eta beretzat hartu. Besterenarekin bizi nahi duenak. Horrezaz bestetan mintzatua naiz. Orixeren ondoren orpoz orpo ibiltzea bestetara jo gabe. Hala kristau bekatu larriak ihartuak ez dira bestetarako izango betiko sutarako baizen. Baina ez bat, ez beste.
6 (Salbuespena adierazten duten testuinguruetan). Ik. ez beste. Nire ona besterik ez du nahi. Nahi izanez gero, ez zuten beren arteko konponketa egin besterik, nork berea jasoz. Zu besterik inor bizi al da? Garai haietan ez bainuen nik Basarri beste lagunik. Jainkoak bestek ez daki.
7 postpos. Aipatzen dena salbuetsirik. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -z atzizkiaren eskuinean). Helenaz beste, inork ez zuen ikusi senar gaztea. Igandeaz beste, zein jaitan dugu meza entzun beharra?
8 postpos. Aipatzen dena salbuetsirik. (Ezezko eta galderazko esaldietan, -z atzizkiaren eskuinean). Guk Jainkoaz beste aitarik ez dugu. Ez genuen janaz beste gogoetarik. Hik bahuen semerik, Bereterretxez besterik?
9 postpos. -z gain beste (...). (Baiezko esaldietan, -z atzizkiaren eskuinean). Erromak auzi horretan A. Mokoroaz beste gidaririk izan zuelako beharbada. Bere senarraz besterekin izan zela.

Esaera zaharrak

Azeri zaharrak aila luze, bera legezkoak besteak uste. Bata mingarri, bestea sorgarri. Batek omen eta besteak amen. Besteren bartzak ikusten eta bere zorriak ez. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du. Done Laurendi, esku batean euria, bestean ilinti. Ez har besterena, ez galtzera utz hihaurena. Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste. Hiretzat nahi ez duana ez besteri opetsi.
beste2
bizk. Adina, bezainbat. Egingo nuke apaiz izateko beste badakiela. Zuk beste diru dut. Ez gehiago eta ez gutxiago, gaitzak eskatzen duen beste baino. || Ez naizela kantuz zu zaren beste. Galdetu zion Igelak bere umeari Idia beste ote zen.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus