Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza asko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

asko
1 zenbtz. Kopuru handi zehaztugabea adierazten duen hitza. (Mugagabean erabiltzen da; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke; Hegoaldean, izenaren eskuinean doa eta Iparraldean, ezkerrean). Irakasle asko bildu zen. Bekatu asko egin ditudala. Sagar ustel asko. Herri askotan. Euskaltzale askoren bihotzean. Bazuen guraso haienganik jasateko asko beltzuri eta asko egitate txar. || Ez da urte asko-asko, inguru horietan gertatu zela. || Urte askoan, ez zen ausartu etxe hartatik ateratzen. || (-ik atzizkiaren eskuinean). Ik. anitz. Anton. gutxi. Aholku onik asko eman zioten. Ahaleginik asko egin arren.
2 (Izen zenbakaitzekin). Ik. handi 2. Ardo asko edan du. Ezin liteke diru askorik bildu. Ez da denbora asko(rik) beharko. Lan asko egin zuten hori lortzeko. Euri asko eta hotz handiak direnean.
3 (Izena ezabaturik). Askok jarraitu zioten Jesu Kristori? Askoren artean. Beste asko baserrietara joan ziren morroi. || Osasuna badut eta, asko-asko ez arren, ondasun pixka baten jabe ere egin naiz.
4 adb. (Aditzaren osagarri, dagokion ekintza neurri handian gertatzen dela adieraziz). Horrek asko daki. Asko maite zaitut. Asko gustatzen zaion janaria. Asko argaldu zen. Asko lagundu zioten. Ez zait asko(rik) gustatu. Aitorleak emaniko penitentzia hain txiki eta errazari ere asko deritzo.
5 adb. Oso. (Adizlagunekin). Erraz asko bekatuan eror liteke. Ederki asko daki zer gertatu zen. Ardiak azkar asko aterako ziren. Maiz asko etortzen da. Ondo asko dakizu nire bihotzak nor duen aukeratua. Mantalak ere txukun asko zituen salmentarako prestatuak.
6 Oso. (Izenondoen eskuinean, artikulua hartzen duela). Gauza polit askoak esan ditut nik. Mutil jator askoa.
7 Kantitate handia. (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Lanaren askoak abaildurik.
8 zenbtz. Aski. (Dagokion izena partitiboan doala). Arrazoirik asko badut harroa naizela pentsatzeko. Hartuko dut dirurik asko erosteko ferian txerria. || Asko goiz heldu zen.

Esaera zaharrak

Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia.

Aztergaia: asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: askotan, askozaz (ere) ...ago, askoz (ere) ...ago

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: asko izan , askotara .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "'Luze askoa'..." (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Asko: askotan-en ondoan, eta sinonimo gisa, asko aldiz ere jarriko nuke, hegoaldean ere erabilia. Neronek behintzat Mitxelenari entzuna diot eta'.

 - [E210]: 'Horren azpisarrerek ez dute hurrenkera alfabetikoa betetzen; Hiztegi Batuko 1. itzulia argitaratu zenean ondo zeuden antolatuta, baina orain, nahi gabe edo, hurrenkera aldatu da. Honela jaso beharko lirateke azpisarrerok: askotan, askoz(ere) …ago, askozaz (ere) …ago'.

 - [E116]: 'Egia da asko aldiz sarri ageri dela. Dozenaka adibide daude egile enitzenak: Beovide, Arrue, Joannateguy, Duhalde, Agirre Asteasukoa, Duvoisin, Hiriart Urruty, Iztueta, Cardaveraz, Dassança, Etxeberri Ziburukoa, Chourio… Beraz, bi oharrak kontuan izanik, hau da proposatzen dudana: asko, asko aldiz, askotan, askoz (ere)…ago, askozaz (ere) …ago, asko izan, asko izaten, asko izango/askoko, askotara'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ados'

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus