1iz.Irakasten den gaia, irakasteko gaia. Ik. ikasgai. Gizarte antolaketa zuen bere irakasgairik behinena. Hizkuntzak ere sarbidea aurki lezake Unibertsitatean, ikasgai eta irakasgai bezala, noski, eta agian, zenbait gaitan, ikasbide eta irakasbide gisa.
2iz.Ikastaro baten gaia, eta, batez ere, ikasketa-plan bat osatzen duten gaietako bakoitza. Oraingo batxilergoko irakasgaiak. Bigarren ikasturteko irakasgai guztiak gainditu ditu.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.