areago
1 adb. (Are) gehiago. (Aditz bati dagokiola). Ikaslea ez da irakaslea baino areago. Aberastasunari begira dago beti, garbitasunari baino areago. Betiko lagunak izan balira baino areago batuak. || (Gauza txar edo gaitzesgarriez mintzatuz). Hor ari dira, txakurra eta katua baino areago. Hitzen arloan gertatu zaiguna orobat edo areago gertatu zaigu joskeraren esparruan. Geroago eta areago, bekatutik bekatura goaz. Orduan eta areago eraso zien deabruak, errabiaz jo eta zati-zati egiteraino.
2 adb. Are gehiago. (Izenondo edo adizlagun bati dagokiola). Lehen pozik baziren, ordutik aurrera areago. Elizarako duin baldin bada, beste edozein gauzatarako areago.
3 adj. Are gehiagokoa, are handiagoa. Errege honen bekatuak bere aitzinagokoenak baino areagoak ziren. Juda baino areagoa. Aingeruek gizonak baino ezaguera askoz ere handiagoa, areagoa eta errazagoa dute.
4 lok. Ik. are gehiago 2; gehiago dena. Ez omen da bera inolaz ere gonazale horietakoa; areago, neskekin izutia dela esaten dute. || Areago oraindik, irain gehiago jasotzeko, hiriko plazan jartzen zen apropos. Demonioaren eskupean egon naiz, leialtasun guztia honi gordeaz eta, areago dena, berarekin tratabide estua edukiaz.