urte
1 iz. Lurrak Eguzkiaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako hamabi hilabeteko aldia. Ik. eguzki urte; ilargi urte; eliz urte. Urteak lau aro ditu, hamabi hilabete, berrogeita hamabi aste eta egun bat, eta hirurehun eta hirurogeita bost egun eta sei oren. Bizi zara, urtearen erdirako artorik ez duzula. Txolarreak ugaritzen ziren urte-garaia. 1905-1915 urteak. 1880. urtea baino lehenagokoak. Urtearen azkenean. Lau urtetan antolatu dute danborrada. Joan den urtean (Ik. iaz). Hurrengo urtean berriro etorri zen. Hurrengo urteko urtarrilean hila zela behintzat badakigu. Aurtendik edo datorren urtetik hasita Jainkoak nahi badu eta datorren urtean bizi banaiz (Ik. geurtz). Paperak pilatuta zituen, gaika eta urteka. 2 iz. Hamabi hilabeteko denbora-bitartea. Orain bost urte. Duela ia hogeita hamar urte. Aurten ehun urte eman zuen argitara liburu hori Bonapartek. Hamazazpi urte badira ez dudala ikusi. Zortzi urte eta erdi igaro ondoan. Neurtitz hauek ondu zituenetik ez dira urte asko joan. Urte gehiegi iragan zaizkigu bertan goxo geundelarik. Azken urte hauetan. Arantzazuko bilera baino bi urtez lehenagoko kontua. Laurogei urte geroago arte argitaratu ez zena. Hamar urteren buruan. Urteen buruan argitaratu ditudan zenbait izkribu. Urte gutxi barru. Urte guztiko meza-bezperak. Hori aspaldiko urteetan datorren kontua da. Hainbeste urtetako hondamendia. Parisek bi milagarren urtea ospatu zuenean.
3 iz. (Iraupena edo maiztasuna adierazten duten testuinguruetan). Aljerian egona zen urte bat (Ik. urtebete). Noek kutxa hau egiten urte asko igaro zituen. Hirurogeiren bat urte daramatzagu horretan. Abimelekek Israelgo agintean hiru urte egin zituen. Zazpina urte eman zituen bi lan horietan. Ez dira alferrik izan euskal irakaskuntzan eman dituen urteak. Gu, izan ere, ez gara asmaketan ari urteak nola emango, ez baikaude, Peneloperen pare, senar herratuaren espero etsian. Bederatzi urte egon zen erretore Irulegin. Hiru urteko batxilerra egin ondoan. Ehizaren arrastorik ez dute izan urte guztian. Arras nagusi da, urte osoan nahi duena egiteko. Urte osoetan aitortza onik egin gabe. 500 urtez edo iraungo du. Hogeita bost urtean bizi izan zen, bere haurra sabelean zuela. Urte askoan bizi izan zen komentu hartan. Urte askotako bekatu isilduak. Hemezortzi urtetik hemezortzi urtera agertzen dira herrian. 4 iz. pl. Adina, urte kopurua. Lilurak oro itzaltzen dira urteekin. Bakoitzaren urteei, osasunari, indarrari, eginbeharrari eta bizierari begiraturik. Zure urteak banitu. Kopetako zimurrek urteak gehiagotzen zizkioten.
5 iz. (Adina adierazten duen zenbakia hartzen duela). Fabrikan hasi nintzen lanean, hamabost urte nituela. Hogeita bost urtetan ezkondu zen. Hirurogei urte bete zituen egunean. Hamabi urteko mutiko bat. Berrogei urte inguruko gizon gordina. Hogei urtetik aurrerako gizon, gerrarako gai zirenak. Hamabi urtera heldu zenean. Hamar urtetako gelditu zen amarik gabe.
6 iz. pl. (Norbaiten bizitzako garai jakin bat adierazteko). Eskolako urteak. Ahantz ditzan gaztaroko urteak. Joan dira nire urteak kearen eran. Igaro zituen haurtasuneko urteak aita-amen itzalean.
7 iz. pl. Urte asko. Urteak behar dira horretarako, eta ni ez nago urteetarako. Urteetarako etxea badugu; gaur jarriko diote harri bat, bihar beste bat, hurrengo egunean adreilu bat, eta horrela. Urteetako sufrimendua.
8 iz. pl. Hamarkada. (Hamarkada bati dagokion zenbakia izenlaguntzat duela). Hirurogeita hamarreko urteetan, ordea, pitzatzen eta zartatzen hasi zen jarraitutasun eta linealtasun hori. Grafiti hitza XX. mendeko 60ko urteetan hasi zen indarra hartzen, Ameriketako Estatu Batuetan.