Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza -z gero bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

-z gero
1 Aipatzen dena gertatu edo egin eta gero. (Aditzaren partizipio burutuari edo aditz laguntzaileari loturik). Aita hilez gero sortua. Zeren zahartuz gero, zahartzeak berak emango dizu egitekorik asko. Gizona gizon denez gero, zer den galdezka ari da. Hura baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan.
2 Aipatzen dena horrela gertatzen edo egiten delarik, edo horrela egiten edo gertatzen bada. (Aditzaren partizipio burutuari loturik). Bide horretan abiatuz gero, honela ikusten ditut nik mailak. Literatura aldetik begiratuz gero. Behin horretara jarriz gero. Hurbilduz gero, elkarganatuz gero, gaitz da kutsatu gabe gelditzea. Hartaratuz gero.
3 (Aditz laguntzaileari loturik, kausa-edo adieraziz). Formaz ari garenez gero. Gauden erne, zer gertatuko den ez dakigunez gero. Egiteko baduzunaz gero.
4 (Denbora-aditzondo gisa). Ik. ezkero. Ez baitzituen aurreko igandeaz gero ikusi. Sanferminez gero.
Loturak

Aztergaia: -z gero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

aditz-izenarekin erabilien lematizazio-saio bat egin da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

aditz-izena + -(e)zkero 2: PE ("Bi emakume lau astorekin kalera dira abitu, nere etxekuak izatezkero biarko zuen gelditu, ibilli pranko egiñagatik eztue asko serbitu, gizonik ezta ondo biziko andriak galtzak baditu"); Erkiag Arran ("Eguerdi aldea zala esatezkero, zuzenago ausaz"); aditz-izena + -ezkeoz 1: EusJok ("ola ibiltz'ezkeoz zertako juan eliza konpesatzera?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aditz-izena + -(e)z gerotan EB 3: I. Zaldua: "Borroka antolagabe zatar hura ikustez gerotan, hobea izango zitzaieken etxean geratzea"; B. Hidalgo: "Gaur goizean egin behar nizun nik egitez gerotan aurka, Lord Henry"; Zipristin/7: "Haziak erosteko ahaleginak hainbeste izan ziren, non Udalak berak ere etxe bikainak, pisu handiak eskaini bait zizkien haziak saltzez gerotan"; aditz-izena + -(e)zkero 4 (G 3, EB 1): Y. Oñatibia: "Onelako neskatil batekin ezkontzezkero, gutxienez beren gizarte-mallako etorkizuna eskeintzeko aalmenetan egon bear diagu"; Basarri: "Asperraldi bat artu bearrak / izango gera orratik,/ Onetik egin duen ainbeste / egitezkero txarrenik"; Tx. Garmendia: "Ondo bizitze ezkero, gu baiño beeragokoari begiratzea zala onena erakutsi ziguten guraso zaarrak"; X. Lete: "beste norbaitek ere esan zuen Pla "kúlak" izatezkero oso marka berezi batekoa litzakeela: Europa osoan zehar sarritan ibilitako gizona (iraultzaren ondorengo urtetan Errusian ere bai)"; aditz-izena + -(e)zkeroz G 4: Ataño 3: "Erasotzezkeroz, aulenari egingo dio", "iñork jakitezkeroz, arek jakin bear zuela nork zebilkin dirua eta lapurra bera zalakoan", "Jakitezkeroz, alabak jakingo du. Guk ez dakigu ezer"; J.R. Errauskin: "Gañera, lan asko egin bear lotsagarri ez gelditzezkeroz".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

-(e)z gero : DFrec ("tiragoma izatez gero beste biderik ez zuten ikusten"); -(e)z gerotan : DFrec ("salatu nahi izatez gerotan izen hunekin egingo nuke") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.