Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [51 - 100] bistaratzen.

-i kontra
Ipar. -n bermaturik, aipatzen dena euskarri dela. Lokartu zen murru zahar bati kontra. Kiribildu nintzen amari kontra.
Loturak

Aztergaia: -i kontra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar.

-ik ez
iz. Gabezia, falta. (Gehienetan artikuluarekin). Bere agortasun edo haurrik eza aurpegian emanaz. Lanik eza, gauza tristea. Zaldunaren jaramonik eza. Beldurrik ezak salbatu zuen. Euskararen batasunaz edo batasunik ezaz mintzatu beharko dut.
Loturak
-n barna
1 postpos. -en barnean. Gogoan barna ezar ditzagun San Agustinen hitz hauek. Gure baitan barna. Bilbon barna.
2 -n barrena. Munduan barna ibiltzeko. Amets bideetan barna.
Loturak

Aztergaia: -n barna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

postpos. (-an barna #mdash#mendian barna#mdash# hedatuagoa da -tik barna #mdash#menditik barna#mdash# baino)

-n barrena
postpos. Aipatzen den gauza alde batetik bestera (edo besterantz) igaroz. Ik. zehar. Odola alkandoran barrena dariola. Oihanean barrena eraman zuen. Mendian barrena joan da. Kalean barrena ibili. Hor barrena abiatzeko. Euskaltzaindia batasun bideetan barrena abiatu zenean. || Hor barrena abiatzeko.
Loturak
-n gaindi
postpos. -n barrena, -n zehar. Elkarrekin zebiltzan Galilean gaindi. Mazedonian gaindi itzultzeko. Metz eta Treves hirietan gaindi. || Bada gauza ederrik hor gaindi!
Loturak

Aztergaia: -n gaindi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: postpos.: elkarrekin zebiltzan Galilean gaindi.

-n zehar
postpos. Aipatzen dena alderik alde igaroz. Ik. -n gaindi; -n barna. Ebrorantz Gamarran zehar doan Zadorra. Kalean zehar doala, saltzaile bat ikusi du. Arantzazuko bidean zehar beltzez jantzita zihoan jendetzari begira. Zainetan zehar dabilen odola. Urruneko itsasoetan zehar. Munduan zehar. Hemen zehar joan da. || (Denborazko testuinguruetan). Zaila dela gure historian zehar antzekoa aurkitzea.
Loturak

Aztergaia: -n zehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: kalean zehar doaz.

-ra aldatu
1 du ad.-lok. Toki batetik beste batera eraman edo ekarri. Lantegia Eibartik Gasteiza aldatu zuten. Agiri hura izenpetu zuten apaizak barrutiko herrixka baztertuenetara aldatu zituzten.
2 du ad.-lok. (Izkribu zatiez edo perpausez mintzatuz). Txostenaren pasarte bat aldatu nahi nuke hona. Ebanjeliotik aldatutako esaldiak.
3 du ad.-lok. Itzulpena egin. Euskarara aldatu. Horrelakoak gure hizkuntzara aldatzen direnean ez dira inoren belarrietara iristen.
4 da ad.-lok. Toki batetik beste batera joan edo etorri, bertan gelditzeko. Beste bulego batera aldatu ziren. Kaletik baserri batera aldatu dira. Menditik herrira aldatu zen.
Loturak

Aztergaia: -ra aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

aldatu: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldatu sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 du ad. -ra eraman, ekarri. 2 da ad. bizitzera joan, egoitza aldatu.

-tik gaindi
postpos. g. er. -n gaindi, -n zehar. Artzain bat zen bere artaldearekin zubitik gaindi pasatzen ari.
Loturak
-tik hasi eta
(Denborazko nahiz lekuzko adieretan, ablatiboaren indargarri gisa). Ik. -tik hasirik. Epailetik hasi eta agorrila bitarteko sei hilabeteetan, iturri horrek ematen du ur garbi ona jori. Burutik hasi eta oinetaraino. Hasi Lezamatik eta Getxora bitartean. Azkenetatik hasi eta lehenengoetaraino.

Aztergaia: -tik hasi eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: -TIK HASI ETA, -TIK HASITA (En sentido espacial y temporal). Desde ... (hasta), empezando por ... (hasta). Cf. SP Phil 24: hasten zarela arrazoinaz baliatu zarenetik oren hunetaraino, INav 117: segidan dire Ternuako zundak hasten zarela Sen Tierretarik eta Cap de Grateraiñokoak. Tr. Atestiguado sobre todo en textos meridionales. Al Norte se documenta al menos en Axular, INav, Haraneder, M. Elissamburu y Xalbador. v. -TIK HASIRIK, -TIK HASTE (s.v. haste). Borzgarren kapituloa, zer egin bear duen Meza enzuten duenak Ebanjeliotik asi eta prefazioraño. Ber Trat 52v. Ezen Lurretik hasi eta zeruraiño, [...] pena horietan egon zaretenean. Ax 604 (V 388). Hobe da beraz erratea eztela porturik Chateusik hasi eta Boateuserainoko artean. INav 113. Bear deb egin leenena gazki konfesatu zanetik asi, eta aizkeneraño. OA 131. Deit zatzitzu langilleak eta emozute jornala, hasi azkenekoetarik eta lehenbizikotaraiño. He Mt 20, 8 (v. tbn. la misma construcción en Echn, Leon, Ol , Ker, IBk e IBe). Bere amaren sabeletik asi ta orain arte guzian gizon santua. Mb IArg I 70. Egitea kruze bat eskubiko bi biatzes, asi bekoskiti eta petxoetareño. CatUt 34. Jainkoak bere Elizari, edo Adanengandik asi ta oraindañoko fededun guzien batze edo batzarreari agertu diona. Ub 122. Zenbat komunio gaizto egin dira Judasegandik asi ta onarañokoan? Mg CC 244. Burutik asi ta oñetaraño zauri bat egiña dago guzia. AA I 520. Ondarribiako Iger-en muturretik asi eta Ondarroarañoko mugapean. Izt C 33. Zeñak ematen deban Epaillatik asi eta Agor-illa bitarteko sei illabeteetan ur garbi ona iori. Ib. 78. (s. XX) Epailletik asi ta Azaroraño. Ag G 6. Ule zapa baltz sarratu bategaz estalduta kokotetik asi ta begijen ur-urreraño. Kk Ab I 31. Asi burutik ta orporaño liraña. EusJok 33. Bakoitzari berea ez zaio ukatu bear-eta, lendabizikotik asi ta 11-garrenerañoko ateraldiak beste batek idatzi ta eratuak dirala esango det. Muj PAm 12. Erromeriya txarrik / eztago munduan, / Oiartzundik asita / Epel-errekara. Tx B 157. Crautik asita Arlesko mugaraño. Or Mi 55. Azkenetatik asi ta lenengotaraño. Ir YKBiz 354. Ta Yesus txikitatik asi eta Galilean bizi izan baitzan, argatik gizonez Heroderen mendekoa zan. Ib. 487. Goien-paleolitoskotik asi eta gaurdaño Euskalerrian euskaldunak bizi izan dirana uste dezakegu beraz. JMB ELG 25. Zerutik asi ta inpernura bitartean, beti degu emakumeren bat maixeatzen edo errezatzen. NEtx LBB 169 v. tbn. Cb EBO 4s (asi ta). A BeinB 56 (asi ta). Itz Azald 142 (asi eta). CatUlz 45 (asi eta). A Ardi 23 (asita). Inza Azalp 17 (asi ta). JAIraz Bizia 84 (asi ta). Bilbao IpuiB 237 (asi ta). Gand Elorri 56 (asi ta). Ibiñ Virgil 92 (asi eta). Berron Kijote 18 (asi eta). (has eta). Gure eskola hartan baditugu zazpi-zortzi urthetarik has-eta hamazazpi urthetarainoko haurrak. Prop 1893, 152. (Sin eta). Munduan hasi zeruko argizagietarik sorhotako lorerik mendrenerañokoan, guziak hiretzat misterioak dituk. Mih 39. Asi kopetatik bulerretaraño, ezkerreko soñetik eskuñekoraño. CatUlz 11. Asi Tala puntatik / Eskolaperaño / ezta aurkitzen besterik / tabernia baño. JanEd II 145. (Sin límite expreso). Segidan dire Calixtik hasi eta Lebantean diren arrutak. INav 6. Errezatu Aita gurea ganik asi ta buruz dakizuzan oraziño batzuk. Añ EL1 56. Erramu egunetik asita amabost egunen barrunbean komulgatu ditezela. AA III 523. Ta Cain zorigestokuaganik asita, denpora guztietan izan dira pekatarijak. fB Ic I 18. Ziaudezun baitare kan urruneala anitz emazte, zoinek segitu baitzien Jesusi Galilearik asita kuidatzeko aren asistenziaz. Samper Mt 27, 55 (Hual Galileatik). Goan deneko gau erditik asi ta deusere yan ta edan gabe egotea. Legaz 44. Jatorri-zugatza bestetara egingo balitz, norberagandik asi ta atzerantza. Kk Ab I 90.

def: [s.u. behe] behetik gora adb. Behetik hasi eta goraino; osoki. Horma honek, behetik gora, gizon baten neurria izango du. Arakatu zuten etxea behetik gora, kontuz, eta ez zuten ezer idoro. // [s.u. buru] burutik behera adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen. // adib: [s.u. arte] arte guztian postpos. Arte, artean. Bere amaren sabeletik hasi eta orain arte guztian. Lana bukatu arte guztian kontuz aritzea. // bitarte 3 adb. Bitartean; tartean. Debatik hasi eta etxera bitarte. Gizonak gaztak egin bitarte, andreak babak egosi. Gela horretatik atea bitarte, ukuilua. Seiak bitarte ez dadila behintzat etor: seiak arte. // erranaldi iz. Esaldia. Enetzat, erretorika, solasaldiaren eraikuntza da: hitzetik hasi eta erranaldiaren sintaxi konplexuraino.

-tik hasi eta : Aizu (“Orain dela bost urte, Gasteizko Alde Zaharreko frontoia berritzeko elkartu ziren auzoko biztanle eta elkarteak; auzolanean egindako esperientzia izan da zaharberritzetik hasi eta eguneroko jarduneraino”), ElCorreo (“Oinetatik hasi eta gora janzten diren gizonezkoak izan behar duzue...»”, “Euskalkietatik hasi eta bakoitzaren etxe barruko jergatxoetaraino, idazlea pagotxaren jabe da”), Bizkaiko Batzar Nagusiak (“txikienetik hasi eta handienera, gehienez 10 minutuz”), Deustuko Unibertsitatea (“Interesatuari likidazio-egintza jakinarazi ezin dakiokeenean, Administrazioari ezin egotzi ahal zaizkion arrazoiak direla-eta, orduan agerraldien bidez jakinaraziko zaio. Ildo horretatik, bi ahalegin egin ondoren ezin bada egintza jakinarazi edo lehenengo ahaleginaren hartzailea ezezaguna bada egoitza horretan, iragarkia hilaren 5. eta 20. egunetan aldizkari ofizialean argitaratu behar da, interesatua Administrazioaren bulegoetan ager dadin, iragarkiaren argitalpenetik zenbatzen hasi eta hurrengo hamabost egunetan”), Elkar (“Nahiz eta inoiz ezetik hasi eta sekula ez berrirora heldu”), Deia (“Lamien ahots inguratzaileekin egindako kantu lasaienetik hasi eta Mari eta Gauekoren borroka irudikatzen duen abesti indartsu eta latzenera biltzen ditu diskoak, Zuberoa Aznarez-en ahots erregistro andanaz (eta ohi ez bezala euskaraz abestuz) gozatzeko aukera emanez”), Elhuyar (“Eta, harrezkero, esparru anitzetan aplikatu dira bere aurkikuntzak, fisikatik hasi eta finantzetaraino”), Consumer (“Benetan pertsonala litzatekeen ordenagailua, erabiltzaileak bidaietan gainean leramakeena, beharrizan elektroniko guztiak beteko lizkiokeena: eskutitza idaztetik hasi eta pelikula ikusteraino“)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

-tik hasi eta : Berria (“Gure asmoa target edo adin-multzo nahiko zabala hartzea izan da: bi edo hiru urtetik hasi eta 17ra bitarte”, “Patrika guztien neurriko salneurriak» daude azokan, Ordoñez Falcon Fundaziokoen arabera, 400 eurotik hasi eta 25.000.000 eurotara bitarteko obrak eros daitezke DFoton.”), Elizen arteko Biblia (“zedrozko oholez estali zituen tenplu barneko hormak, behetik hasi eta goiko habeetaraino, barne osoa zurez jantziz. Tenpluaren behea ziprez-oholez estali zuen”), Xanti Iruretagoiena (“Fra Giocondo, Cesare Cesariano edo Barbaro-Palladiorengandik hasi eta proposamen grafiko berrieneraino”), Josu Zabaleta (“Gaur egun badakigu etengabeko kodetze bat gertatzen dela erretinatik hasi eta kortexeraino, eta bereziki erretinako azken mailetako zelula batzuk beheragoko mailako zelula askori daudela lotuta, eta horietako bakoitzak ehunka edota milaka hartzaile irudikatzen dituela, horrenbestez, guztira”), Filosofiako gida (“Ezagutza horretan, Jainkoaren ideia gorenetik hasi eta behera, ideia guztiak nahitaez bata bestearekin dedukzio-sistema batean josita daude, bakoitzak doi-doi bere toki jakina duela: ideia bakoitzaren egia edo faltsutasuna - munduaren ispilu egokia izan ala ez -, dedukzioan dagokion toki zehatzean egoteak edo ez egiten du: ideia faltsuak ez du lekurik [...]”), Pello Zabala (“Hainbeste zabor eta zikin, erreketatik hasi eta ibaietatik segi, lurra eta itsasoa bera zenbat zikindu ditugun! Biztanle kopuru handiak pilatu diren eremu zikin-sortzaileotan, batik bat”), Asisko Frantzizko (“Horregatik, konbertsiotik hasi eta bere bizitza osoan Kristoren gurutzearen misterio aintzagarriez hornitua, azkenik, Serafin gorenaren eta Gurutziltzatu apalaren aurrean, jainkozko eta suzko ahalmenaz, agertu zitzaion irudiaren moldera erabat aldatua izan zen”), Patziku Perurena (“ETAtik hasi eta PPrainokoa baita, aspaldiko paradoxa zaharra”), Jose Morales (“Kutxa mahai gainean ipini, eta atsedenalditxoa hartu zuen, izerdi patsetan baitzegoen, goitik behera blai eginik, alkandoratik hasi eta galtzerdietaraino, errekara erori balitz bezala. "Leher eginik utzi naik atso zahar madarikatu horrek", esan zuen atsedenalditxoa hartutakoan; eta kutxa ireki zuen”), Joan Mari Irigoien (“Bai, badakit oso liburu diferentak direla, konparaezinak eta juntaezinak alde batetik, jeneroetarik hasi eta prosaren azken gorabeheretaraino”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egitura lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, -tik haste bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hasi sarreran.

-tik hasirik
(Denborazko nahiz lekuzko adieretan, ablatiboaren indargarri gisa). Ik. -tik hasi eta. Guduak iraun zuen zazpi orenen ingurua, goizeko hamar orenetarik hasirik, arratsaldeko bortz orenak artio. Horra non, orain beretik hasirik, jende guztiek deituko nauten dohatsua. Dei itzak langileak, eta paga iezaiek alokairua, hasirik azkenetarik lehenetaraino. Nafarroak bazituen harremanak Frantziarekin, Erriberatik hasirik. Apezetarik hasirik, herriko buruzagi, etxeko jaun, zahar eta gazte guztiak, doaz errebotera.
Loturak

Aztergaia: -tik hasirik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: -TIK HASIRIK. Desde, empezando por... (hasta). v. -TIK HASI ETA. Tr. Usado por autores septentrionales desde Leiçarraga, al Sur lo hallamos en Iztueta, Uriarte y Orixe. Bata berzearen ondoan ilkhiten ziraden zaharrenetarik hasirik azkenetarano. Lç Io 8, 9 (He zaharrenetarik hasirik). Dei itzak langileak, eta paga iezék alokairua, hasirik azkenetarik lehenetarano. Lç Mt 20, 8 (TB hasirik azkenetarik lehenetaraino, Dv azkenekoetatik hasirik lehenbizikoetaraino, Ip azkenetarik hasirik lehenetara, Ur asirik azkenekoetatik lenengoetaraño). Hasirik azken ethorritarik manu hau konplitua izan zen. Lg II 196. Sofritzen du bere gorphutzeko pharte guzietan, [...] burutik hasirik, itzez zilhatuak dituen zangoetarainokoan. Jaur 152. Zeintzubek izendatuko ditudan bakotxa beren saillari darraizkiola Eliztarretatik asirik. Izt C 460. Hasirik Jesüs-Kristen Bikaritik [...] basa bazterretako azken artzañetaradrano, aphezguan direnak oro kargaturik dira Errelijioniaren [...] hedatziaz. CatS V. Gisa ere da, aphezetarik hasirik, herriko buruzagi, etxeko jaun, beren burua zerbeit daukaten zahar eta gazte guziak, dohazin orduan errebotera. Zby RIEV 1908, 84. Guduak iraun zuen zazpi orenen ingurua, goizeko hamar orenetarik hasirik, arratsaldeko bortz orenak artino. Elsb Fram 78. Eta horra non, orai beretik hasirik, jende guziek deituko nauten dohatsua. "Ex hoc beatam me dicent" (Lc 1, 52). Jnn SBi 38. Haurtasunetik hasirik hartze ona bide zuen. Ib. 148. Soinekoetarik ezagun bertzalde, ezen oro kolorezkoak dituzte, espartinetarik hasirik. JE Bur 26. Eta [burraso] biek badute / maite ostatia, / Zoin den deitoragarri / haurren estatia, / Ogitikan hasirik / Heien miseria. Etcham 181. Ontatik berriz, ondorioka artzeko ahalera, mailla ontan baitago irizpidea, zentzuetatik asirik. Or Aitork 176. Denak ados ziren erraiteko mereximendu handiak bazituela, deusetarik hasirik, hein hartarat heltzeko. JEtchep 52. Tudelatik hasirik, Bastidaraino eta Hazparneko hegiraino hedatzen zituen bere hegalak Nafarroako Erresumak. [...]. Zorigaitzez, handiago eta azkarragoa izana zen, bere zituelarik Ondarrabiatik hasirik, Bilbao eta Gazteizerainoko eremuak. Ardoy SFran 36. Ez da harritzeko lohia gora igaiten bazen... portuan erdi-lo zauden untzietarik hasirik gain gaineko gazteluraino! Ib. 184. Bide horretan barrena abiatuz gero, honela ikusten ditut nik mailak, premiazkoenetarik hasirik. MIH 100. (-tik hasirik eta). Eta othoitzik khartsuenetan zaraman handik hasirik-eta, biharamun eguerdirainoko denbora. Jnn SBi 86. (-(e)an hasirik (eta)). Irakasten ari dela Iudea guzian, Galilean hasirik hunadrano. Lç Lc 23, 5. Iob saindiaren gorpitza, aztalian hasirik haren buru tinira draño, ezkabia, tiña [...], zakhar lodi batek hartu zian. Tt Onsa 52. S. Louis Franziako erregiak, maxima eder eta saindu haur pratikatzen zian bere akzione orotan bere gaztetarzunian hasirik hil artino. Tt Arima 54. Etxiak dirade barreiat, / Zolan hasirik gaiñialat. 'Les maisons sont dispersées / De bas en haut'. Casve SGrazi 77.

def: [s.u. haste] -tik haste Ipar. -tik hasirik. Ordutik haste, era horretara zituzten egin elizak. Luzaidek izan du denbora horietako herri handiek bezainbat ikusgarri, eiheretatik haste.

-tik hasirik 11: Berria 4 (“Behar dauzkigu eman guri eta gure adiskideeri: 5.000 kanoi, handienetarik hasirik; 30.000 mitrallus”), Euskaltzaindia 3 (“Euskal Herriko ekialdeko eta Nafarroako euskaldun anitzek ere bigarren silaban kokatzen dute azentua, baina eskuinetik hasirik”), Jakin (“Hogeita deitu programa berritik hasirik, ikusiko dugu zer-nolako ausartzia ukan duten Iparraldeko lau dantzarik eta bederatzi emazte antzerkilarik”), Argia 2 (“froga egiteagatik hasirik belar sail handiagoa moztu zuen batere zaratarik gabe, gasolina erre kiratsik gabe… eta, harrigarria, gehiegi nekatu gabe, aitzurrean arituta baino askoz gutxiago”), UEU (“XX. mendeko bi mundu gerra eta Espainiako gerraren ondotik hasirik 1980 ingurura arte luzatzen da Euskal Herriaren garai jakin bat, aipatutako gerra horiek sakon markatu dutena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

-tik hasirik : Herria 22 (“Herriarena lehiaketa Pilotaren adiskide besta goxoa zuen, eguerditik hasirik bazkariarekin, kantu eta omore onean”), Jose Morales (“Bazkalosteko lo-kuluxka egin ondoren, ura eskatu zuen, eta oso denbora luzean aritu zen bi masailak xaboiz igurtzitzen, barruko aldetik mihiaz gogorturik eusten ziela; hurrena, ostatuko morroiaren besaburutik eskuoihala hartu, eta alderik alde xukatu zuen bere aurpegi guria, belarrien atzetik hasirik eta morroiaren aurpegira bertara bi hats-bafada bota ondoren”), Elizen arteko Biblia 3 (“Merariren semeak: Mahli eta Muxi. Hauek dira Lebiren leinuko senitarteak, beren arbasoengandik hasirik”), Michel Oronoz 4 (“Baigorrin, Jondoni Joani suaren inguruan Andre dena Mariaren litaniak kantatzen dituzte, baina gibelka bezala, azken agurretik hasirik eta biharamunean, sainduaren bizarrak bilatzen dituzte hautsetan"”), Jean Baptiste 2 Etxarren (“Orduan ere bazitekeen zerbait: herri guziak berritarik egin behar; jendeek berriz hasi behar biziaren egiten, aterbeetatik hasirik!”), Migel Angel Mintegi (“Gero mihi muturra poliki-poliki pasatu zuen ezpain mamitsuetatik, ertz batetik hasirik bira osoa emanez, lizunki begiratzen ziola”), Xipri Arbelbide 2 (“Ez dira uste gabetarik 19. mende hondarrekoak Baionako katedraleko dorreak eta horien ondotik horrenbeste elizetan eraiki diren dorre luzeak, Hazparneko eliza berritik hasirik Atarratzekora, Uztaritze, Donapaleu, Maule, Heleta, Uharte, Eiheralarre, Larzabale eta beste, zenbait botaiak izanak geroztik.”), Joan Mari Irigoien 2 (“bertze hamaika kontu ditut kontagai: ordea, nola osaba ez baitago bere osotasunean ulertzerik prezeptore jaun Marcel Dibarsororekin izan zituen harremanen berri jakin gabe, hala, uste dut ezen hauxe izan daitekeela don Frantziskoren ondotik izan genuen prezeptorearen presentazionea egiteko mementua, haren iturburutik eta haren erroetarik hasirik”), Pello Salaburu (“Nik ez dut zalantzarik, globalizazio mundu honetan, Ameriketako Estatu Batuetako bizimodua gainbehera nahitaez datorkigun honetan, hizkuntzatik hasirik denak berdindu nahi gaituela, ez dut zalantzarik, diot, horren aurrean euskalduna sentitzea, euskalduna izatea eta euskaraz mintzatzea dela gure nortasunari egiten diogun ordaindu ezineko opari eder bat”), Juan Garzia (“Panteoi katolikoko santuen zerrenda pasatzen hasi zen, egunekoetatik hasirik”), Piarres Aintziart (“Ximunekin zeharkatu nuen Kale nagusia, erromesen aterpetik hasirik Arga ibaia gainditzen duen zubi ederra hartu arte”), Isabel Arrigain (“Eta egiaztatze hori lehena izan zenez, horren arabera antolatu zen ikerketa zientifiko osoa hizkuntzaren eremuan, grekoetatik beraietatik hasirik”), Filosofiako gida (“Topikoen helburua edozein arazoz argudiatzea da, probabilitate handiko premisetatik hasirik”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egitura lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, -tik haste bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hasi sarreran.

-tik haste
Ipar. -tik hasirik. Ordutik haste, era horretara zituzten egin elizak. Luzaidek izan du denbora horietako herri handiek bezainbat ikusgarri, eiheretatik haste.
Loturak

Aztergaia: -tik haste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: -(e)tik haste / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

haste sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

-tik hasirik.

-tik landa
1 postpos. -tik kanpo. Ik. at. Euskal Herrian eta Euskal Herritik landa.
2 postpos. Batez ere Ipar. -en ondoren. Irailaren 14an Izurtzan eta, handik landa, hitzordu gorena, irailaren 21ean Oñatin. Mezatik landa, denak badoaz ostatuetara askariaren hartzera.
Loturak

Aztergaia: -tik landa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-tik lekora
1 Ipar. -tik kanpora. Arren, eraman gaitzazu periletik lekora.
2 Ipar. -en ondoan, handik berehala. Zer da, bazkari on batetik lekora, emaztearekin gozatzeaz hoberik? Garizumatik lekora, Pazkoa. Mezatik lekora prozesioa joan da plazaren erdian eraikia zen aldarera. Handik lekora abiatu zen gortez gorte egia erakusten.
Loturak

Aztergaia: -tik lekora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. '-tik kanpora; -en ondoan, handik berehala'.

-tik zehar
postpos. -n zehar. Frantziatik zehar doakizu nire eskutitz hau. Hortik zehar.
Loturak

Aztergaia: -tik zehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS:'-n zehar'.

-tzat jo
-tzat hartu. Egokitzat jo. Kaskartzat jo gaituzte, beste auzirik gabe. Galdutzat jo beharko ditugu honezkero haren poesiak.
Loturak

Aztergaia: -tzat jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egokitzat jo.

-z aldatu
1 du ad.-lok. Toki batetik, aipatzen ez den beste batera eraman edo ekarri. Liburuak tokiz aldatu ditu.
2 da ad.-lok. Bizilekuez mintzatuz, beste batera joan. Laster aldatuko gara etxez.
3 da ad.-lok. Zerbaiten ordez kideko bat hartu. Ez bainaiz gehiegi gai honetan iritziz aldatu.
Loturak

Aztergaia: -z aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

aldatu, -z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldatu sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

du ad.: Liburuak lekuz aldatu ditugu. 2 da ad.: Laster aldatuko gara etxez.

-z beste
1 Aipatzen dena salbuetsirik. (Ezezko eta galderazko esaldietan). Guk Jainkoaz beste aitarik ez dugu. Ez genuen janaz beste gogoetarik. Hik bahuen semerik, Bereterretxez besterik?
2 (Baiezko esaldietan). Erromak auzi horretan A. Mokoroaz beste gidaririk izan zuelako beharbada.
3 (Artikulurik eta kasu markarik gabe). Helenaz beste, inork ez zuen ikusi senar gaztea. Igandeaz beste, zein jaitan dugu meza entzun beharra?
Loturak

Aztergaia: -z beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS: -z beste / LurE: AS: -ez beste / ElhHizt: AS: -z beste / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beste 1 sarrerari dagokion azpisarrera; formatuaren aldetik, eta erregulartasunari begira, modu berean agertzekoak dira -z beste, -z bestera, -z aparte, etab. cf. -az gain, -z gaindi arautuak.

-z bestera
-en kontra, -z beste era batera. Beren gogoaz bestera ezkonduak. Geratzen da guztia aldaturik, ikusten dituela gauzak lehengoaz bestera.

Aztergaia: -z bestera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS: -az bestera / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: - z bestera .

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

cf. -z beste.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bestera sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

beren gogoaz bestera ezkonduak.

-z gain
-z gainera. (Izen sintagma mugatuari edo kideko bati dagokiola). Bertso ikasietan zegoela poesiaren muina eta, horrezaz gain, ezkutuan gelditzen diren aipamen jakintsuetan. Frogatuak izateaz gain, aho betean aitorturik daude.
Loturak

Aztergaia: -z gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-z gaindi
1 postpos. -en gainetik, -n zehar. Mugaz gaindi hegan egin zuen.
2 postpos. -z mukuru. Plazerez gaindi nago zuen aitzinean.
Loturak

Aztergaia: -z gaindi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: postpos.

-z gainera
postpos. (Izen sintagma mugatuari edo kideko bati dagokiola). Ik. -z gain. Euskaraz ongi ikasteaz gainera, lan ikaragarria egin zuelako. Hitz batek baduela, formaz eta adieraz gainera, beste zerbait. Demagun erregeak seme bat duela eta honez gainera semetzat hartu nahi duela beste bat. Jainkoa zerbitzatzeak badu, beste mundukoaz gainera, mundu honetan ere zenbait sari eta atsegin.
Loturak

Aztergaia: -z gainera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: euskaraz ongi ikasteaz gainera, lan ikaragarria egin zuelako.

-z gero
1 Aipatzen dena gertatu edo egin eta gero. (Aditzaren partizipio burutuari edo aditz laguntzaileari loturik). Aita hilez gero sortua. Zeren zahartuz gero, zahartzeak berak emango dizu egitekorik asko. Gizona gizon denez gero, zer den galdezka ari da. Hura baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan.
2 Aipatzen dena horrela gertatzen edo egiten delarik, edo horrela egiten edo gertatzen bada. (Aditzaren partizipio burutuari loturik). Bide horretan abiatuz gero, honela ikusten ditut nik mailak. Literatura aldetik begiratuz gero. Behin horretara jarriz gero. Hurbilduz gero, elkarganatuz gero, gaitz da kutsatu gabe gelditzea. Hartaratuz gero.
3 (Aditz laguntzaileari loturik, kausa-edo adieraziz). Formaz ari garenez gero. Gauden erne, zer gertatuko den ez dakigunez gero. Egiteko baduzunaz gero.
4 (Denbora-aditzondo gisa). Ik. ezkero. Ez baitzituen aurreko igandeaz gero ikusi. Sanferminez gero.
Loturak

Aztergaia: -z gero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

aditz-izenarekin erabilien lematizazio-saio bat egin da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

aditz-izena + -(e)zkero 2: PE ("Bi emakume lau astorekin kalera dira abitu, nere etxekuak izatezkero biarko zuen gelditu, ibilli pranko egiñagatik eztue asko serbitu, gizonik ezta ondo biziko andriak galtzak baditu"); Erkiag Arran ("Eguerdi aldea zala esatezkero, zuzenago ausaz"); aditz-izena + -ezkeoz 1: EusJok ("ola ibiltz'ezkeoz zertako juan eliza konpesatzera?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aditz-izena + -(e)z gerotan EB 3: I. Zaldua: "Borroka antolagabe zatar hura ikustez gerotan, hobea izango zitzaieken etxean geratzea"; B. Hidalgo: "Gaur goizean egin behar nizun nik egitez gerotan aurka, Lord Henry"; Zipristin/7: "Haziak erosteko ahaleginak hainbeste izan ziren, non Udalak berak ere etxe bikainak, pisu handiak eskaini bait zizkien haziak saltzez gerotan"; aditz-izena + -(e)zkero 4 (G 3, EB 1): Y. Oñatibia: "Onelako neskatil batekin ezkontzezkero, gutxienez beren gizarte-mallako etorkizuna eskeintzeko aalmenetan egon bear diagu"; Basarri: "Asperraldi bat artu bearrak / izango gera orratik,/ Onetik egin duen ainbeste / egitezkero txarrenik"; Tx. Garmendia: "Ondo bizitze ezkero, gu baiño beeragokoari begiratzea zala onena erakutsi ziguten guraso zaarrak"; X. Lete: "beste norbaitek ere esan zuen Pla "kúlak" izatezkero oso marka berezi batekoa litzakeela: Europa osoan zehar sarritan ibilitako gizona (iraultzaren ondorengo urtetan Errusian ere bai)"; aditz-izena + -(e)zkeroz G 4: Ataño 3: "Erasotzezkeroz, aulenari egingo dio", "iñork jakitezkeroz, arek jakin bear zuela nork zebilkin dirua eta lapurra bera zalakoan", "Jakitezkeroz, alabak jakingo du. Guk ez dakigu ezer"; J.R. Errauskin: "Gañera, lan asko egin bear lotsagarri ez gelditzezkeroz".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

-(e)z gero : DFrec ("tiragoma izatez gero beste biderik ez zuten ikusten"); -(e)z gerotan : DFrec ("salatu nahi izatez gerotan izen hunekin egingo nuke") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

-z geroz
-z gero.
Loturak

Aztergaia: -ez geroz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. -(e)z gero.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gero sarrerari dagokion azpisarrera.

-z geroztik
-z gero. Ik. geroztik. Hitz egiten ikasiz geroztik. Euskal literatura hasi zenez geroztik. || Batasun horretaz geroztik.
Loturak
-z landa(ra)
postpos. -z kanpo. Zeruaz eta infernuaz landara, bada beste lekurik? Nizaz landara, ez duzu izan behar jainkorik. Badu liburuak, hitzaurreaz landara, beste hitzaurre edo erdiko hitz bat. Ñaño antzekoa izateaz landa, badu beste makur nabarmen bat.
Loturak
-z lekora
Ipar. -z kanpora. Ez da nehor onik Jainkoaz lekora.
Loturak

Aztergaia: -z lekora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. '-z kanpora': zeren ez da nihor onik Jainkoaz lekora.

-z lepo egon
da ad.-lok. -z bete-beterik, erabat beterik egon. Partida bertan behera geratu da, jendez lepo zegoen estadioan. Diruz lepo dauden futbol taldeen aurrean, gure izaera bereziak punta-puntan mantentzen gaitu.
Loturak

Aztergaia: -z lepo egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Komeni da adibideren bat gehitzea (Jendez lepo egon, diruz lepo egon adibide dira EHn).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lepo eta egon sarreretan.

(azken) muturreraino eraman
ad.-lok. Zerbait azken ondorioetaraino eraman. Hipotesia azken muturreraino eraman. Bere ideien aldeko borroka muturreraino eramango zuela zin egin zuen.
(ez) buru(rik) ez buztan(ik) ez izan
ad.-lok. Zerbaitek zentzurik ez izan, logikarik ez izan. Ik. (ez) buru(rik) ez hanka(rik) ez izan. Bururik ez buztanik ez zuten solasak. Asmazio honek ez du ez buru eta ez buztanik. Nolaz igorri gaituzte ez buru ez buztanik ez zuen gerla batera? Zure ideiak ez du bururik, ez buztanik. Arnegiraino autobide baten eraikitzeak ez du ez buru ez buztan.
(ez) buru(rik) ez hanka(rik) ez izan
ad.-lok. Zerbaitek zentzurik ez izan, logikarik ez izan. Ik. (ez) buru(rik) ez buztan(ik) ez izan. Izan ere, proiektu honek ez du ez buru, ez hanka. Ideiak ez zuen ez bururik, ez hankarik. Eginiko inbertsio batzuek ez dute ez buru ez hankarik.
(lo) zurrungan
adb. Zurrunga eginez. Zurrungan hasia zen ja, erori zitzaionean sudur mokora ezkur bat. Alegia lo, hura ere lo zurrungan zegoen. Ohera joan eta lo zurrungan jarri. || Urdailaren beteaz, lo pisu zurrungan.
(nor) bere bostean
Iritzia edo jokaera inondik ere aldatu gabe. Maizterrak beti beren bostean gogor.
(zerbaiten) ardura hartu, izan
1 ad.-lok. Erantzukizuna hartu. Abere asko dauzkat eta beren ardura hartzeko behar zaitut. Nik hartuko dut lan horren ardura. Irakasle hori da Matematika sailaren ardura duena. || Gurasoek ardura handia hartu behar dute beren seme-alabak ondo hazten.
2 ad.-lok. Kezkatu. Ez du dirua aurreratzeko ardurarik hartu. || Ardura handia du, beldur larria, galduko ote duen berriz auzia. Barneko santutasunaz ardura gutxi zutelarik.
a bildu
iz. Helbide elektronikoetan erabiltzen den ikurra, erabiltzailearen izenaren ondoren eta zerbitzariaren izenaren aurretik jartzen dena (@); ikur hori adierazteko erabiltzen den hitza.

Aztergaia: a bildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
a itsatsi
iz. hizkl. Euskal hitz batzuek berezkoa duten hitz bukaerako -a, artikulua ez dena. a itsatsia duten hitzen berezitasuna.

Aztergaia: a itsatsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, erabilia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

a 1 sarreraren azpisarrera gisa sartzekoa.

Jakite-arloak

Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): a itsatsi Hizkl.

a zer
interj. (Artikulua edo zenbatzaile zehaztua hartzen duen izen sintagma baten ezkerrean, hark adierazten duena azpimarratuz). A zer itsutasuna! A zer lasaitua etorri zitzaiona! A zer muturrekoa eman didan! A zer bi geunden gu!
Loturak

Aztergaia: a zer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: A ZER (V-gip, G-azp; Lar, Añ, H). "(¡Ha! qué buena) alaja, [...] a zer pota, a zer mentua" Lar. "(Bravo) páxaro, ha ze txorikumea!" Añ. "Ha! zer ihizia, ah! quel gibier! le bon gibier que voilà" H. "Aze gauzie! ¡vaya cosa!" (G-azp). "Aze sorgiña eindda dagon ire alabia" Elexp Berg. v. HARA ZER. (En algunos ejs. meridionales podría tratarse de ara zer(r)). A! zer laidoa! zer ondikoa! zer dolorea ta zer marraska! Harb 141. Ha zer bidea eta moldea [...] nahi duzunaren erdiesteko! Ax 174 (V 117). Ha zer usaia zeban! Lar Gram 389. Ah zer itsutasuna. Cb Eg II 136. Ah! zer ihurtzuri kolpea! Brtc 127. A zer probesionia / orai heben düdan. Xarlem 664. Ah zer dotriña au. Gco I 410. A ze gogorra dan urlija Konfesore. Astar II 132. Ha zer ondasuna! Izt C 132. A zer kuidaduakin gobernatuko zaitutan! Bil 159. Batek sudurra galanta zuen, / a ze oliyo jarrua! Xe 318. Pluma eta tintero, / bastoi ta makilla, / pobriak altxatzeko / a ze kuadrilla! Ud 26. Ah! zer fortuna! Oraikotik aberats gira zu eta ni, Maria. HU Zez 55. A ze ikustekua! A BGuzur 155. A ze zurbill da galdua dagon! Ag AL 114. Ah! zer lilia! / Maule hiria! Xikito 11. Baiona, Saander, Kijon! A ze...! Orreik erriok edozeñ umek be ikusi ditu... Ag Kr 81. A ze bi gauden gu! --A ze bi... bat izan bear gendukeanak! Ag G 279. Ah! zer irriak egin ditugun! JE Bur 147. A zer kankarreko miña eraman biar zuten batzubek! Alz Txib 84. A ze soldadu edo gudariak [...], etsaiaren aldetik jartzen diranak. Inza Azalp 10. A ze barre zantzoak egingo leuskizuezan. Kk Ab II 116. A ze ittaunea! Otx 110. A zer istillua! Or Eus 148. A, ze loa bota bear dedan! NEtx Antz 49. Aze zastadia emon zestan. SM Zirik 17. A zer laguntza! Artian txotxa baño aurra obe. Anab Poli 42. A zer burue! Erlojua atzendu zait beitien. Izeta DirG 28. Ha, zer kanta! Nola bihotza jotzen duen! Larz Iru 86. A zer erakaspena hemengoendako! Xa Odol 232. A ze itxuaurrekoa ori! (AN-araq). Inza NaEsZarr 13. A zer perretxikue zu! (AN-larr). Ib. 341. Eta, galtzen nuanean, a zer bullak eta marmarrak ateratzen zizkidan! Albeniz 127. A zer poza berriz ikusiko baldin banu! MEIG IX 105. v. tbn. Sor Bar 89. Alz STFer 120. EusJok 74. Muj PAm 8. Tx B 225. Lek EunD 25. Basarri 152. NEtx LBB 313. Uzt Sas 71. Berron Kijote 25. A ze: SMitx Aranz 224. Anab Poli 48.

a zer 2367 (a ze 1705; a zer 662): AEK 14 (“Duela zortzi bat urteko argazkiei begiratuta, trikitiarekin Aristerrazuko erromerian, a zer aldea orduko eta oraingo irudiak ikusita!”, “Nork bere ozeanoa idatzi zuen gero, a ze ironia“), Argia 85 (“A zer zoramena!”, “Batzuek esango dute: a ze txorakeria!”), Berria 204 (“A ze uda daukagun aurretik, lagunok”), Deia 18 (“A zer burutazio!”, “A ze egun gogorra, motel!”), DiarioVasco 52 (“a ze ilusioa!”), EiTB 1730 (“A ze bi!”), ElCorreo (“A zer lau elementu!”), Elhuyar (“A ze hitz konplexua!”), Elkar 201 (“A zer txorakeriak ari diren esaten”, “Ama, a ze jarduna, zurea!”), Erlea 15 (“A ze kabroia”, “A ze parea, Gandiaga eta Oteiza”), Consumer 8 (“Bada, a zer pagotxa!”), Euskaltzaindia 4 (“A ze parea, karakola eta barea”), Goiena 4 (“A ze etorkizuna!”), HABE (“A ze zarata!”), Jakin 28 (“A zer gaupasa!”, “A ze buru jana egin zion nire lagun handi Labaienek”), Laneki (“A ze zorte txarra!”), UEU 2 (“A ze nazka!”), Uztarria 5 (“Baina a ze kasualitatea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

a ze 178: Berria (“A ze piper puska”), Lopez de Arana (“A ze tontakeria, ezta?”), Joxean Sagaztizabal (“A ze gaua”), Xabier Etxabe (“A ze emakumea!”), Joxe Austin Arrietas (“Zeren, a ze barre-algarak egin izan ditugun anaiak eta biok, hainbat jende bihotzoneko bezain egiaren ezjakitun gu bion arteko antz izugarriaz ohartzen zirenean!”), Xabier Mendiguren Elizegi (“-A ze jenioa! - Aiorak”), Jon Maia (“Atzo ikusi al zenuten Jurado telebistan? A ze parea...”), Jon Arretxe (“A ze hanka sartzia!”), Patxi Zubizarreta (“A ze galderak egiten dituzun!”)…; a zer 310: Berria (“A zer lanak eman behar dituen mutiko honek”), Herria (“A zer besarkadak! batek eta bertzek ez zakiten bertzearen berririk”), Fernando Rey 31 (“"A zer nekosoa zu ere", esaten zion amak”), Jon Muñoz (“A zer distira zuten, ordea!”), Pello Zabala (“A zer projimo koadrilla! Projimoa maitatzen erakutsi digu ebanjeliotik Nazareteko maisuak”), Antton Olano (“A zer saltsa!”), Migel Angel Mintegi (“A zer bi pinporta!”), Elizen arteko Biblia (“A zer gizona zu!”), Aingeru Epaltza (“A zer laguntza bildu dudan!”), Juan Kruz Igerabide (“A zer negarrak egingo dituen Laertes aita zaharrak, a zer negarrak Penelope emazteak eta Telemako semeak”), Luis Elberdin (“A zer panorama!”), Xabier Olarra (“A zer nazka ematen zidan!”), Juan Luis Zabala (“Hara, a zer izena!”), Oskar Arana (“Eta a zer apetak - esango zuen Harryk, halako distira maltzur bat erantsiz -, a zer apeta lixunak izango diren!”), Patxi Iturritegi (“A zer nahaste-borrastea datekin! Ni baino despistatuagorik!”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa a2 sarreran.

a1
1 iz. Alfabetoko letra (a, A). A larria.
2 area-ren nazioarteko sinboloa.
3 ampere-ren nazioarteko sinboloa. (Letra larriz).
a2
interj. Oi! A!, ikusi banu.
Azpisarrerak
aaiundar
1 adj. Aaiungoa, Aaiuni dagokiona.
2 iz. Aaiungo herritarra.

Aztergaia: aaiundar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa / Mendebaldeko Sahara / Sahara; saharar; Aaiun; aaiundar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiriak (2000-02-24): zerrendatik kendu da.

ababor
iz. Ontziaren ezkerraldea, popatik brankara begiratzen dela. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Anton. istribor. Uhartea ababorreko aldetik utzi. Ontzia ababorrera makurtzen da. Ababorrean ur zulo bat dago.

Aztergaia: ababor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ababor iz.

abade
1 iz. Gizonezkoentzako monasterio bateko burua. Paulo, abade zahar hura. Leireko abadea.
2 iz. bizk. Apaiza. Abade jauna.

Esaera zaharrak

Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa. Nolako elizalde, halako abade.

Aztergaia: abade

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abade 1 'monasterioko burua'. 2 Bizk. 'apaiza'

Lantaldearen irizpideak

AS (azpisarrera) gisa gehitzeko eskatuz: abade egin , abade nagusi ? irizpide-marka berria da "31.10" hau, eta dagokion azalpena, honakoa: "Euskaltzaindiak arautu berri dituen formak ez dira ezertan ukituko pasaldi berri honetan (edo bere horretan berretsiko dira); horien azalpena osatzeko edo aldatzeko eskabidea, berriz, egin dezakeela uste du Lantaldeak".

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 monasterioko burua; 2 (Bizk.) apaiza

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "... iruditzen zait gerora hitz beraren aldaeren arteko hautua egingo duzuela: negar/nigar, biligarro/birigarro ... bat aukeratuz; baina biak gordez hitz/berba eta horrelakoetan. Alegia, abade/apaiz kasuan biak, baina apaiz/apez kasuan bietako bat". ()

abade egin
ad.-lok. bizk. Apaiz egin. Alargundu eta gero, abade egin zen.

Aztergaia: abade egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

abade sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

apaiz egin [eta hau da hobesten dena, hots: definitzailea berez da hobetsia, definituaren aldean]

abade etxe, abade-etxe
iz. bizk. Apaizetxea. Saint-Denisko abade etxea hiriko otoizlekurik zaharrena da.

Aztergaia: abade-etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Aldaera baztertuaren ordaina

Hau orokor-hedatuagoa dela uste du L. Baraiazarrak, hori ematen du elkarketa arrunt-gardenak, eta tradizioak ez du bestelakorik agintzen (Azkueren bi ager. dira OEHko abatetxe bakarrak).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (2000-11-09): XK elkarturik idaztearen alde; BO eta MA bi hitzetan, OEHko adibideak horrelakoak dira-eta.

abade nagusi
iz. bizk. Apaiz nagusia, apaizburua.

Aztergaia: abade nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

nahiz eta apaiz den oinarri hobetsia eta forma hobetsien gain eraikiko diren oro har eratorri-elkartuak, lexia eginei (osagaien konbinazio librez eratzen ez direnei) oinarrien trataera bera dagokie.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

apaiz nagusia, apaizburua.

abadegai
iz. bizk. Apaizgaia. Abadegai zela hasi zen euskara lantzen liburuak irakurriz.

Aztergaia: abadegai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

apaizgaia.

abadegintza
iz. bizk. Apaizgintza. Behin baino ezin hartu daitezkeen sakramentuak hiru dira: bataioa, sendotza eta abadegintza.

Aztergaia: abadegintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

apaizgintza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): abadegintza iz. Bizk. 'apaizgintza'.

abadeki
iz. g. er. Apaizgaia.

Aztergaia: abadeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-01-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ""Abadegai" hitzaren sinonimo gisa, hori jaso daiteke, hala baitator, besteak beste, Azkueren Hiztegian eta 3000 Hiztegian. Beharbada, Bizk. marka erants dakioke" (2000-12-20).

 - [E119]: ""Abadeki (A). Seminarista" (OEH). "Abadeki (B) seminarista" (DVC). "Abadegai, abadeki" (Azkue, in abade). "Abadequi. Despectivo de abad. Nombre que daban en Pamplona a los seminaristas. Como antaño se llamaba abad al párroco, el nombre viene a significar parroquillo". (VN). "En vascuence significa futuro abad o abad en cierne". (AVN). Oharra: Iruñeko biztanle erdaldunen hiztegian bizirik dagoenez, bertako euskararen lekukoa da (2000-12-14)".

 - [E123]: "OEHk dioenez "Nombre que daban en Pamplona a los seminaristas" Voc. Nav. Beraz, onartzekotan, ez luke Bizk. markarik behar. Galdetzekoa ea nafarrei ezaguna zaien. Sar daiteke"

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): "abadeki sartzea onartu da 'apaizgaia' adierarekin".

abadesa
iz. Emakumezkoentzako monasterio bateko burua. Monasterioko abadesa zenean. Bere komentuko abadesa.

Aztergaia: abadesa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "Zuberoan erabili arren, euskal gramatikan ez dago genero-markarik. Halandaze, ez nuke forma hori jarriko" (1995-01-10)

abadetasun
1 iz. Abadearen kargua eta egitekoa. Ik. abadetza 1.
2 iz. bizk. Apaizgoa.

Aztergaia: abadetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tasun/-tza.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 monasteriko buruaren kargua eta egitekoa. 2 Bizk. apaizgoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Bakarra jarriko nuke, aukera eginda, batari adiera bat eta besteari bestea eranstea ausarkeria handiegitzat jotzen bada. Ezezkotan, bietako bat soilik letra 'beltxean' eta 'hobe bestea' oharra" (2001-03)

abadetu, abade/abadetu, abadetzen
1 da/du ad. Monasterio bateko buru bihurtu.
2 da/du ad. bizk. Apaiztu. 1909an jantzi zen kaputxino eta 1917an abadetu.

Aztergaia: abadetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abadetu, abade(tu), abadetzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak emanez: 1 'monasterioko buru egin'. 2 Bizk. 'apaiz egin'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

abadetu, abade(tu?), abadetzen

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.