ongarri1
1 iz. Lurrak emankorrago bihurtzeko erabiltzen den gaia. Ongarria da lurraren hazkurria. Labaki lurra ongarri ona da. Ardi gorotza, loreentzat ongarririk onena. Ongarria eman. Alferrik dauden lurrak iraultzea eta ongarria azpira ematea. Hobe da gizentzea bi golde lur ongarriz, ezen ez bustitzea hogei bat izerdiz. Ongarri aitzurra. Ongarri meta baten gainean etzana. Ongarri motak. Abere-ongarria, behi-ongarria (Ik. simaur; sats). Oilo-ongarria. Gernu-ongarria. 2 iz. Ongailua, janariak ontzeko gaia. Jateko gogoa lako ongarririk ez dago jakientzat!