oinaze
1 iz. Mina, bereziki bizia. Buruko min hura, hortzetako oinaze hura. Ikusi zuen, orduan, zer oinaze eta laido handiak jasan zituen. Ezin jasanezko oinazeak. Zenbat atsekabe eta oinaze hartu zuen. Gizonari hozka egin eta oinaze handiak ematen zizkion. Haur egiteko neke-oinazeekin ama berehala hil zen. Oinazez beterik hil zen. Nigatik odolezko izerdiak eta oinazezko negarrak isuri zenituen. Infernuko oinazeak. Martirien oinazeak. || Gaitz eta oinazepean bizi gaitun, neska.
2 iz. Nahi bizien edo grinen aseezinak sortzen duen atsekabea. Lurreko oinaze eta atsekabe guztiak. Ama Birjinaren oinazeak. Inoren negarrak arinduko ez duen oinaze gordin errukigabea. Neure oinaze-lagunengana sentitzen nuen urrikia.