neke
1 iz. Gehiegizko lanak edo jardunak eragiten duen ahultasuna; horren ondoriozko egoera. Ik. unadura. Bideko nekeak ahuldurik. Laborantzako nekea jasaten dutenak. Nekeak eragin dion loalditik iratzarri orduko. Lanaldian atseden, nekean aringarri, malkoetan pozgarri. 2 iz. Lan, jardun edo ahalegin neketsua. Geure nekez eta izerdiz irabaziak. Neke handiz arnasa hartuz. Neke askoren semea izan da liburu hau. Batzuentzat neke handia da Jaunaren aginteak gordetzea. Hizkuntza errazago eta neke gutxiagorekin ikas dadin. Burutu duen lanaren nekea zenbaterainokoa den, eskarmenturik duenak badaki. Euskaldunik gehienok nekerik gabe irakur ditzakegun liburuak. Beste batzuek adinbat neke eraman zuen hark lan hura egiten. Bertso berri batzuk euskaraz jartzea, gustua dut neke hau niregan hartzea. Oraingo neke-lanak ezer gutxi dira gero guregan azalduko den aintzaren aldean.
3 iz. Egoera gogor edo mingarri baten ondoriozko oinaze edo ezinegona. Munduko neke eta oinazeak. Maitasunak dakartzan neke eta atseginak, amets eta etsipenak. Bere gaitzaren neke gogorrak eramateko. Harritzekoa da zenbat eta nolako nekeak hartzen dituzten beren gain milaka gizonek, abertzaletasunak eraginik. Orain neke pixka bat harturik, betiko atsedena iristen dute. Jesu Kristok guregatik igaro zituen neke-oinazeak. Eman zizkizun neke eta nahigabe handiak. Amaigabeko neke-minak.
4 adj. Neketsua, nekeza. Biziki bide luzea eta nekea badela oraino egiteko, bake sano eta iraunkor bati buruz.
5 iz. fis. Material bat, karga ziklikoen eraginez, deformatzea edo haustea. Saiakuntzak nekeaz pitzatutako CT probetak erabiliz egin ziren.