bilau
1 iz./adj. Erdi Aroan, jaun baten mendeko ez zen laboraria; herri xehekoa. Ez bilau, ez aitoren seme. Zaldun ala bilau, langile ala arlote, denei ohore zitzaien josteta horretan baltsatzea.
2 adj. Edozein doilorkeria edo saldukeria egiteko gauza dena. Ik. doilor. Mairu bilauen kutsua aienatzeko. Morroi bilau gaiztoak galdu nahi izan zuen. Hura bezalako ugazaba bilau maltzur bat. 3 adj. Ekintzez eta gauza abstraktuez-edo mintzatuz, gaitzesgarria, duintasunik gabea. Saldukeria bilau hura egin ziolako. Zikinkeria bilauen artean ibiltzen. Gauzarik bilauena bazina bezala.