1 emaitza.
Aposizioa izen sintagmaren barneko izenen artean egiten denean ez da komunztadura arazo- rik sortzen, hondarkia ez baita sintagma osoaren azken buruan baizik ageri:
Horrelakoetan, bistan da, lehen izenak ez darama mugatzailerik:
Mugatzailea izenaren beraren osagai egina duten izen bereziek, ordea –Antso Azkarra edo Pernando Amezketarra bezalakoek, alegia–, gorde egiten dute hura aposizioan ere:
Izen sintagma osoak aposatzen direnean, berriz, komunztadura egitea da ohikoena, hondarkia sintagma aposatuetan ere ipiniz:
Komunztadurarik gabeko aposizioak lekukotasun urriagoa du tradizioan, batez ere perpaus barruan kokatua dagoenak, eta, hortaz, ez da gomendatzekoa:
Zenbaitetan, perpausaren joskeratik aparteko eranskin edo tarteki aske gisa ematen da bigarren sintagma eta ez sintagma aposatu gisa. Areago gertatzen da etenak, tartekiak eta horrelakoak maiz samar dituen euskara mintzatuan, jardun egituratuagoa izan ohi duen idatzian baino. Horrelakoetan, jakina, benetako aposiziorik ez dagoenez, ez da komunztadura egiten.
Errazago onartzen dira horrelakoak, tarteki izaera argia denean: