Hortaz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia ondoko aditz hauen erregimenaz:
gonbidatu aditzak NOR-NORK eskatzen du: “Mikel gonbidatu dute”
iguriki aditzak NOR-NORK eskatzen du: “Ez dute bertzerik igurikitzen”
itxoin eta itxaron aditzek NORK-NORI eskatzen dute objektua dutenean: “Mireni itxoin zioten eguerdiraino”. Eta objekturik gabe daudenean NOR-NORK behar dute: “Egongelan itxoin dute goiz osoan”
deitu eta lagundu bietara erabil daitezke: “Mikeli deitu diogu”, “Mikel deitu dugu”; “Mikeli lagundu diote”, “Mikel lagundu dute”.