Egitura hauetan guztietan ageri diren juntagailuak osorik idatziko dira beti: eta, edo.
Egitura agerikoa eta antzematen erraza denean, bereiz idatziko da juntagailua —ondoan koma izan edo ez—, bere garaian Euskaltzaindiak erabaki zuen bezala (hori eta, hori edo, hori dela eta).
Perpaus konplexua denean, ordea, beharrezkoa izan gabe ere, aukeran izango du idazleak juntagailuaren aurrean marratxoa ipintzea, testua ulertzeko lagungarri dela iruditzen bazaio (hori-eta, hori-edo, zer dela-eta).