111 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak

1 emaitza.

111.- Izen sintagmen arteko juntadura dela eta (Sintaxia)

  1. Kasu-marka bera dakarten sintagmak beti junta daitezke:

    Bilboko jokalariek eta Bermeoko arraunlariek batzarra egin dute
    Zuri, niri eta beste askori gertatu zaigu
    Zure etxeaz eta gure lanbide berriaz mintzatu dira
    Baionatik, Bilbotik eta Gasteiztik omen datoz ikasle horiek.

  2. Hau da erabili behar den juntabidea, pertsona izenordainak elkartzen direnean:

    Zuk eta guk egingo dugu (eta ez *zu eta guk egingo dugu)
    Niri, zuri eta beste lagunei gertatu zaigu (eta ez *ni, zu eta beste lagunei gertatu zaigu)
    Gutaz eta zuetaz mintzo dira (eta ez *gu eta zuetaz mintzo dira).

  3. Halaber, singularreko sintagmetan, kasu-markadun sintagmak juntatzea gomendatzen da:

    Itsasoan eta lehorrean bizi diren narrastiak
    Eskuz eta palaz jokatzen du
    Amarekin eta amamarekin bizi da.

    Juntatzen diren izenak oso hurbilekoak direnean, edo izenlagunaz nahiz izenondoaz lagundurik doazenean, ardatz anitzeko sintagma osa daiteke, kasu-marka amaieran ezarriaz:

    Gorputz eta arimatik atera den oihua
    Bere emazte eta alabari galdetu zien.

  4. Pluraleko sintagmetan, izenak ere junta daitezke, kasu-marka amaieran emanaz. Kasu-sintag- mak juntatzea edo izenak juntatzea, aukeran izaten da orduan:

    Itsaso, mendi eta basamortuetan ibili da
    Maite ditut lagun eta ahaideak
    Adiskide eta lankideei kontatu diet
    Meatze eta lantegietatik atera den oihua
    Maite ditut eguzki, zeru eta izarrak.

  5. Determinatzailea duten kasu-markarik gabeko izen sintagmak ezin junta daitezke kasu marka- dun sintagma batekin:

    *Mendia eta itsasotik heldu da ura
    *Adiskideak eta lagunez mintzatu zara
    *Burua eta zangoei behatu nien
    *Bihotza eta buruak horretaratzen nau(te)
    *Gizon hau eta emakume hark esango dizute.

    Genitibodun sintagmetan ere ez da zilegi sintagma mugatu soila eta genitiboko sintagma juntatzea:

    *Ikastolak eta gobernuaren arteko bilerak
    *Irakaslea eta ikaslearen arteko harremana.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper