Euskaraz askotan ez dago izen multzokariaren beharrik, nahikoa da plurala erabiltzea: ikastetxe honetako irakasle eta ikasleak, herri bateko biztanleak, hizkuntza bateko hiztunak, etab.
Hala ere, izen multzokaria beharrezkoa denean, -eria atzizkia erabil bedi: langileria, gazteria, biztanleria edo bezeria.
-go atzizkia erabil bedi:
- ofizioa, lanbidea adierazteko: artzaingoa, zurgingoa, etab.
- tasuna adierazteko: euskaldungoa, ahaidegoa, etab.