1 emaitza.
Zehargaldera guztietan bezala, zehargaldera orokorretan ere aditzak –(e)n forma hartzen du, eta aski da atzizki hura, zehargaldera ongi osatzeko, nahiz harekin batean ea edo ote bezalako beste zenbait indargarri ere erabil daitekeen:
a) Ez dakit zuzen mintzatu naizen
b) Galdetzera noa ea norbait azaldu den
Halere, zehargaldera orokorreko aditzari atzizki indargarria erantsi nahi bazaio, anbiguitaterik sortzen ez duen –(e)netz atzizkia erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak euskara baturako:
a) Begira iezaiozu ongi ea gaitzik ageri duenetz
b) Askotan banago gizon horrek besterik ikusten ote duenetz
c) Ez dakit ikusi dugunetz