1 emaitza.
Euskaltzaindiak, kontuan harturik forma atzizkidunak (nortzuk, zertzuk, zeintzuk) literatura tradizio jakin bati lotuak daudela, hau erabakitzen du: nor, zer eta zein formei lehentasuna ematea. Ez ditu, ordea, atzizki pluralgileak dituzten formak inola ere gaitzesten. Orokorki duten izaera markatua aitortzen zaie soil-soilik, eta modu horretan -forma markatu gisa esan nahi da- aurkezten, bai eta onesten ere.
Edonola ere, forma hauen deklinabideko paradigmak hauek dira: nortzuk, zertzuk, zeintzuk (abs), nortzuek, zeintzuek, zertzuek (erg), nortzuei, zertzuei, zeintzuei (dat), e.a.