(...)
Egun, Somorrostro harana Bilbo Handiaren metropolitanu eskualdean sartua dago, baina izakeraz enkartadua da […] Enkartazioak, Bilbo Handiratu diren herriak, joan den mendean Santanderko probintzian sartu zirenak eta Mena harana kontatuz gero, 1.175,83 km2-ko zabalera du, Nafarroa Beherak beste […] Bilbo Handia // Ez da ongi jarritako izena, bera bezalako beste askoren antzera; baina hor dago, gustoz ala desgustoz. Bilbok, Euskal Herriko hiririk handienak, -portua, bankua, BoItsa, inguruko *Labe-Garaia, industria eta abar direla bide- metropoli barruti bat osatu eta zabaItzen du. Administrazgo aldetik, eremu horri Bilbo Handia deitzen zaio. // 372,09 km2-tan, 25 herri hartzen ditu, 19 udaletan: Bilbo, bere barrutian Erandio, Sondika, Lojua, Derio eta Zamudio dituelarik; Barakaldo, Alonsotegi beraganatua duelarik; Trapaga (San Salvador del Valle de Trápaga), Sestao, Santurtze, Ortuella, Portugalete, Abanto-Zierbana, Muskiz, Basauri, Arrigorriaga, Etxebarri, Zaratamo, Galdakano, Larrabetzua, Lezama, Lejona, Berango eta Getxo. Bizilagunak, 813.148: beraz, ez dago gure Herrian beste eskualderik ez herrialde osorik ere hainbesteko jendetza duenik. // 1947ko dekretu batez sortu zen Bilbo Handia, Uribe eta Enkartazioei puska eder batzuk kendurik; guti barru, bi merinalde zahar horien beste zati batzuk ere hartuko dituela uste dugu eta geroago dena, behar bada. // Somorrostroko langileria, Muskizko errefinategitik Barakaldo-Sestao Labe Garaietaraino milaka langile mehatan, itsasontzigintzan, beren izerdiaz eguneroko Ilabur bat *jaresten eta hibaiaren bestaldeko neguritarrak gizentzen. // OIabarri kaleko joku hots hotza ez du euskaldun askok ezagutuko, baina kale hartan egosten dira euskaI eta ez-euskal ekonomiaren saldak eta saldoak. Honenbeste "entero" igo, ala jaitsi; dividendo eta abar, deihadar, zarata, korredoreen joanetorria, *arbelean kotizazio zenbakiak kentzea eta jartzea. Merezi du bertara *osteratxo bat egiteak. // Bilbo Handiak Iau alderdi aski ongi bereiztuak ditu: Bilbo bera; Somorrostroaldea, edo ezkerraldea; Txorierri, Larrabetzutik hasi eta Getxoraino; eta Urbin, Nerbioi eta Ibaizabalek bategiten duten inguruko bost herriak: Galdakano, Etxebarri, Basauri, Zaratamo eta Arrigorriaga. // Eskualde honek, ezeren faltarik badu, bide *azpiegiturarena du; eta hortarako behar dituen miloeak joan bai baina etorri ez datozkio, oso urri, eta noizean behin, ezik. Aideportu, autobide, ingurubide, trenbide, metrotrenbide, eta abar egiteke. Azkenean, tekniko eta denen iritzien aurka, Aideko Ministerioak Aideportua Sondikan bertan handitzea erabaki du, hainbeste miloe kostatako Asuako hirigintza ezereztuaz, eta egin berri dagoen Lejonako Unibertsitateari buruhauste ugari jarriaz […] Butroe Harro-tik hasiko gara. hau baita Bilbo Handiaren zabalkunderako aproposena eta hurbilena. Gainera, Uribe merindade zaharraren zati bat denez, badu kidekotasun bat aspalditik, ekonomia eta beste alde batzuetatik landa […] Erderaz Cuenca del Deva deitua. Bilbo Handia kenduz gero, Euskal Herriko industria eskualderik inportanteena
(...)
Zer: Eskualdea
Non: Bizkaia
Jatorria:
LIZ.LUR