(...)
Jainkoak ezarria daduka ordena jeneral bat kreaturen gobernatzeko, lehenbizikoek goberna detzaten hurranak, eta hurranek azkenak: eta oraino hau bera frogatzen da filosofiako arrozoin batez; zer nahi den gauzetan kausitu behar da bat lehena; hala nola filosofian baita *Aristoteles; teolojian, *Thomas *Aquinas saindua, eta eskolako dotor aingirua; mirikuntzan, *Hipokrates; legetan, *Justiniano; Elizan Aita Saindua, iphizpikutasunean iphizpikua; herriko elizan, errotora; erresuman, Errege; probintzian, gobernadorea; harmadan, jenerala; errejimenduan, koronella, eta konpainian, kapitaina
(...)