Leku-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Prado de Bartasteka - Lekuak - EODA

Prado de Bartasteka (Larrea)

Entitatea:
Erabilera/Belardia
Arautzea:
ikerlari baten arautze proposamena 
Non: Galipentzu
  • bartasteka (alto de), (cantera de), (cantón de), (llano de), (prado de), (puyo de) - (1994) OV.11 , 366-367
    (...)
    Toponimo honen lehen osagaia, esan moduan, Bartabustu eta Bartaquilar-en aurkitzen dugun bera dateke. Bigarren osagaia -aka, -eka, eta -ika-z amaitzen diren izenekin lot daiteke, hauen jatorria inola ere garbi ez dagoen arren, Mitxelenak dioenez: "Pentsa daiteke Apodaka ez dagoela bakarrik gure leku izenen artean. Ezagunak dira, izan ere, bukaeran -aka (Mundaka eta), -eka (Erkoreka, horrela ageri da, kk eta guzti, XIgn. mendean), eta -ika (Gernika, etc.) bukaeran dituzten izen sailak. Atzizkia, atzizki baldin bada, -ka litzateke, -a, -e, -i aurreko «erroari» datxezkiola. «Erroak», egia esan, eta ene usteak balio baldin badu, ez dira euskal etorki garbikoak, ez hurrik eman ere. Nondikakoak diren, ordea, ez nuke nik esango" [Mitxelena, Euskal idazlan guztiak VII. Hizkuntzalaritzaz II, Euskal editoreen elkartea, Zarautz, 1988, 112. or.] Alfonso Irigoyenen arabera erro horiek ez dira, usu asko, horren ilunak. Euskaltzain bizkaitarraren arabera antroponimo bana proposa daiteke Gabika (Gabi), Gatika (Cato), Albonica, Albóniga, Almóike (Alboni(us)), eta Gernika (Granius?)-en moduko toponimoen oinarritako [LVRLOCM, 15-18. orr.]. Autore honek dioenez -ka edo -ika berrekailua genuke hemen, baina ez du honen nondik norakoaren azalpenik ematen [Guk erabili dugun tesiaren laburpenean bederen.]. Bartasteka [bàrtastéka] altxonbidean hasi eta Larreta, Errekagaitza eta Santitisi-raino hedatzen da, Aragoa ugaldearen hurbileraino. Goiko aldetik Pollungu, Larreta eta Errekagaitza-rekin mugatzen du, ibai aldetik Santitisi-rekin, eta beheko aldetik El Saso eta Melenas-ekin. Dokumentazioan agertzen diren Alto, Cantón edo Puyo de Bartasteka gaurko Cantera edo Cantón de Bartasteka bera dira. 1335eko Puyo de Vartasteca-k leku-izena oso zaharra dela frogatzen du. Llano de Bartasteka-k hegoaldeko lautada izan zitekeen, Santitisi-ren ondokoa, eta alde honetatik Bartastekabarrena-ren erdarazko baliakidetzat jo daiteke. Portillo de Bartasteka Camino de los Molinantes-en dago, Altxubidea-ren aldamenean, eta euskarazko Bartastekaportillua-ren ordain erdalduna dela ageriko kontua da. Orain urte batzu desagertu zen Prado de Bartasteka Camino de los Molinantes-en inguruan zegoen, Cantón edo Puyo de Bartasteka eta El Saso-ren artean.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • bartasteka, prado de - (1998) NA.TM , LIV, 129

    Zer:
    Non:
    Jatorria: NA.TM

  • Prado de Bartasteka - (2019) NA.TOF , 296964

    Zer: Espacio rústico
    Non: Gallipienzo / Galipentzu
    Jatorria: NA.TOF

  • práo de bàrtastéka - (1992-1999) [NA.TM]
  • Prado de Bartasteka (ofiziala)
  • Prado de Bartasteka (gaztelania)
UTM:
ETRS89 30T X.631819 Y.4711127
Koordenatuak:
Lon.1º23'40"W - Lat.42º32'28"N

Kartografia:

174-74-A1 [KAT.10]

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper