(...)
OZEANO ATLANTIKOA EDO ATLANTIKOA HUTSIK, ETA EZ ATLANTIAR OZEANOA, ETA EZTA ERE ATLANTIARRA // Euskal Akademian 1995 urteko maiatzaren 22-an sarrera emana, eta Euskaldunon Egunkaria-n maiatzaren 26-an argitaratua. // Greko klassikoz ----- adjektivoa ozeano ezagunaren izenarekin loturik agertzen da, eta ------- izen proprioaren adjektivizazio normal-arrunta besterik ez da, -ikos, -e, -on, berrekailua daramala, hura grekoen theogonia primitivoko jainkoa baita, izan-ere zeruko kolumnak sostengatzen dituena, eta beste alde batetik Afrika-ko mendia, jainkoarekin identifikatua, zeinen gentilizioa pluralez -------- [Átlantes, -on (hoi)] baita grekoz. Hitz horiek latinera Atlanticus, -a, -um, modura, alde batetik, eta Atlas, -antis, bestetik, pasatu ziren, pluralez gentilizio erara Atlantes, -um. // Euskaraz erabiltzeko Atlantiko hitza hartzea da normala, eta modu honetara sekula bestelako problemarik ez zatekeen sortuko, ingelesean, frantsesean edo gaztelanian, konparazio baterako, sortu ez den bezala. Kontuan izan behar da, gainera, Grezian bertan garai zaharretan hasirik Atlantiko hitza izen proprio bilakaturikoa dela. // Ez ote da bidezkoa euskaldun batentzat Atlantikoko uretan halako eta halako arrainak bizi dira erraitea, eta ez Atlantiarreko uretan halako eta halako arrainak bizi dira? Azkenengo hau bitxi eta gogor egiten da edonorentzat, eta era horretakorik ez du inolatan ere Euskal Herriko itsas gizonek erran ohi, itsasaldeko populua aipatzearren, eta ezta emakumek ere. Zertan ari gara? Eta beste alde batetik Atlantiar hitza Atlantiko formaren ordain zehatza al da? Ene ustez inondik ere ez da, argi eta garbi erranik. // Badirudi hitz hori bortxazko bidean abiaturik lehenengo aldiz bihurritu zuen zerebro arbinak -(t)ar berrekailu gentilizioen sortzaile dena itsatsi ziola thema bati, Atlanti-besterik ezin izan daitekeen thema bati, ez Atlas, eta ez Atlante-ri, noski. Ezin geldi naiteke, ordea, erran gabe grekoz -------- ez dela berez gentilizio, eta ezta latinez erabiltzen zena ere, eta ondorioz ezta ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz ere, eta abar. Hitz horrek erran nahi duena adierazteko euskaraz formarik hurbilena Atlasen(a), edota Atlanteren(a) litzateke, hura nondik hartzen dugun, nominativotik edota zeharkako kasutik, eta baita-ere Atlasi dagokiona edota Atlanteri dagokiona. Gentilizioak, berez, jendeari besterik ez dagozkio, eta ez jende ez denari, -extensioz portu frantsesa edo hizkuntza frantsesa modukoetara ere zabaltzen da-, eta izan-ere Ozeano Atlantikoa erraiten dugunean ez gara pertsonez ari, itsaso zabal batez baizik, eta ezta Pyrénées-Atlantiques / Pyreneo Atlantikoak erraiten dugunean ere, Atlantiko aldeko mendi-katea handiaz baizik, eta zehatzago oraindik frantsesek, eta ez guk, bere gisara sorturiko departamentu baten izen proprioa denaz baizik, ez Pirinio Atlantiarrak, ez baita egoki, alde batera utzirik hitzen jatorrian zer dagoen -ikus grekozko ---------- ‘Urano-ren eta Gea-ren semea' alde batetik, eta 'itsaso zabala' bestetik, latinez Oceanus, -i-. // Eta ez dit balio erran diezadaten, entzun izan dudan moduan, Atlantiar hitza hainbat liburutan zabaldurik dabilela, eta aldatzeak kostu handia dakarrenez gero hala utzi behar dela, eta exotoponymiazko zerrendak moldatzeko erabili den Philosophia halako eta halako dela, zeren nik neuk arau horretako philosophia pedestrerik ez baitut ontzat hartzen. Izan-ere gaizki eginiko gauzak ez dute preskripziorik sortzen zuzen ez ditezen, inor salatzen duenik agertzen den bitartean, eta nik neuk hementxe bertan salatzen dut zergak ordainduarren honezaz hitz egiten ere ausartzen ez den itsasaldeko populu leberraren izenean, eta batez-ere neure izenean, uste baitut kultura-iturri sakon eta artezak ez direla inola-ere arbuiatu behar, bultzatu eta hedatu baizik, horretarako nekea hartu behar bada ere. Gure hizkuntza zaharra tradizioz sendo gorde duen edozenbat euskaldun gure aldetik erdi ahantzirikok benetan eskertuko digu. // Bilbao 1995-V-22. // Post scriptum: // 1. Alemanez Atlantischer Ozean erraiten da ingelesez Atlantic Ocean, frantsesez Océan Atlantique, eta gaztelaniaz Océano Atlántico dena, baina Atlantischer forma ez da inondik ere gentilizioa, grekozko formaren baliokidea baizik. Beste alde batetik alemanez, erran dena gora behera, Pyrénées-Atlantiques erabiltzen da frantsesezko izen proprioa den bezala-bezalaxe errespetaturik, ingelesez ere egiten den modu berberean. // Ozeano Atlantikoa multzoarekin gertatzen den gauza bera gertatzen da Ozeano Arktikoa izen proprioaren zentzua adierazteko Arktiar Ozeanoa eran emanik batzuk konsakratu nahi luketen formarekin. // Grekoz ------- 'hartza' da alde batetik, eta 'nortea' bestetik, nortea markatzen duten izar-multzo ezagunen izena baita, hau da, nagusia eta tipia, eta ---------- bere adjektivizazioa da, --------- formaren kasuan bezala. // Arrazoi horregatik alemanez Nordpolar Meer erraiten da ingelesez Arctic Ocean, frantsesez Océan Glacial Arctique, eta gaztelaniaz Océano Glacial Artico erara emaiten den gauza bera adierazteko. Eta hypothetikoki gu Nordiko hitza zimendu harturik Arktiko forman oinarrituriko Arktiar delakoaren bidetik joka bagintez, nola moldatu beharko genduke Ozeano Arktikoa-ren forma bihurritu berria? Erantzuna berezkoa da: *Nordiar Ozeanoa. Inork ezin ontzat har dezakeen iratxo bat besterik ez. // Grekozkoa euskarara itzuli nahi balitz Hartz Ozeanoa edo Hartzaren Ozeanoa litzateke, eta euskarazko ifar forma oinarri hartuz gero Ifarreko Ozeanoa, eta norte hartzen bada, itsastarren artean ohi den moduan, Norteko Ozeanoa. Baina ez dut uste bide horretara jotzea beharrezko denik, kanpora begirako izen homologagarriak erabiltzea hobe dela uste baitut. Ozeano Arktikoa multzoak ez du inorentzat inolako problemarik sortzen, greko klassikotiko bete-betea izaiteaz gainera. // 2. Alfonso Irigoien -Trenbideko etorbidea, 2-5º B - 48013 BILBAO. // Bilbao 1995-V-30. Jose Luis Lizundia jauna - BILBAO. Agur: Honekin batera doakizu Euskaldunon Egunkaria-n maiatzaren 26-an argitara emaniko "Ozeano Atlantikoa edo Atlantikoa hutsik eta ez Atlantiar Ozeanoa" titulupekoaren xerokopia, agerturiko egun berean irakurtzeko aukerarik izan ez zenduela erran baitzenidan atzo. Patxi Petrirena-ren alboko kommentarioetan irakur daitekeenez nik proposatzen dudana bat dator Egunkarikoen erabilerarekin, eta baita-ere Lur Entziklopediakoenarekin. Badakizu Lur Entziklopedian Atlantiko Ozeanoa emaiten dutela, eta Artiko Ozeanoa [1. oin oharra: Lur Hiztegi Entziklopedikoa, Bilbao 1991-1994, ikus Ozeano, Artiko Ozeanoa, eta Atlantiko Ozeanoa sarrerak], atzo Azkue Bibliothekan eskaturiko tomoan ikusi ahal izan genduenez, eta erabat harritzen nau Ibon Sarasola maiatzaren 26-an eginiko Heleta-ko batzarrean Atlantiar formaren alde sutsu agertu izanak, zeren apirilaren 27-ko Euskaldunon Egunkaria-n berari eginiko elkarrizketan erraiten baitu: "Abuztu oso bat Lur argitaletxearen entziklopediako testuak begiratzen eta zuzentzen pasatu zuela", eta ez diola barkatzen "hainbat jenderi -edo pertsona bati zehazki- nik ezer egin gabe sinadura jarri nuela esan izana". Zer gertatzen zaio? Haizeak egun batean alde batera eragiten diola eta beste batean bestera, momentuko komenentzien araura? Horrelako oinarri ahul sophismaz horniturikoaren bidetik ez goazke urrun, nahiz-eta zimentarri sendoa izaitearen plantak besteen aurrean aspertu arte egiten saiatzen den, bere lagunen komplazentziaz, eta batzutan bat-batean eta itsumustuan refiexio gehiegirik gabe botoetara jotzera bultzatzen den, inoiz aurreko bideekiko koherentzia galdurik ondorioetan. Izan-ere ezagupide sakonen egia ez da botoen bidez erdiesten, zeren hypothesi horren araura politikorik abilena munduko gai guztietan jakituriarik handienaren jabe bailitzateke, baina hori ez luke sinetsiko inork, ezta botorik gehien bere alde lukeen politikoak berak ere, burutik egin ez bazaio -Ceaucescu moduko batek agian bai- [...] Badirateke beste autore batzu ere bide berari jarraikitzen zaizkionak, baina momentu honetararte ez dut hurrengo hauek baizik ikusmiratzeko aukerarik izan, inolako aipamenen berri erdietsi gabe: // Itsasoko Nabigazionearen XVII mendeko liburuan [7. oin oharra: Libvrv hau da jxasoco nabigacionecoa, Martin de Hoyarzabalec egiña [sic] francezez, eta Piarres Detcheverry, edo Dorrec escararat emana, Bayonan 1677 (Txertoa-k Donostian 1985 urtean argitara emaniko faksimilezko edizioa ere bada)] itxura guztien araura ez da Ozeano Atlantikorik inola ere aipatzen. Izan-ere, eskualde bakoitzeko itsasaldearen gora beheren kontu zehatza besterik ez da emaiten liburuaren hasieratik amaieraraino. Hala-ere agian zehatzago begiratu beharko litzateke begiratu dudan baino, bada-ezpada-ere. // Dechepare-k, Leiçarraga-k eta Axularrek ere ez dute ezer aipatzen XVI-XVII mendeetan. // Ziur egon gintezke, alabaina, Atlantiar formarik ez dugula batere aurkituko azken urteotako textuak baino lehenagokoetan, Aita Berriatua-ren kasuan gorago ikusi den bezala. Izan-ere, gure egunotako phenomeno honek ez du zer ikusirik gerra aurreko purismoaren iturriekin, purista moduan agertu nahi ez lukeen izkutuko purismo hybrido berri lexikoari dagokion batekin baizik, era berean euskaldunen tradiziozko ohitura errotuetarik ate. Besterik gabe, bihotzez, Alfonso Irigoien
(...)
Zer: Ozeanoa
Non:
Jatorria:
DRPLV