Leku-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Madre de la Fuente - Lekuak - EODA

Madre de la Fuente (Iturria)

Entitatea:
Hidrografia/Iturria
Arautzea:
arautu gabeko lema 
Non: Zare
  • soto (val de), (fuente de), el - (1994) OV.11 , 992
    (...)
    Dokumentazioan azaltzen diren soto guztiek ez dute zaldu bera izendatzen. 1774eko lekukoak Errotaldea-koa ematen du aditzera, eta Soto de Zumaduieta bera dela suposa daiteke (ikus sarrera hau). Baldelsoto, aldiz, euskarazko Jautuarana-ren ordain erdalduna da. Iturria ez dakigu zer zaldutan zegoen, baina La Fuentaza edo La Madre de la Fuente izan zitekeen.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • fuente (barrio de), (madre de), la - (1994) OV.11 , 955-956
    (...)
    Fuente de la Plaza-ren inguruko etxeek osatzen zuten Barrio de la Fuente. Madre de la Fuente, berriz, Barranco de Jautu-n dagoen iturria da (ez gorago ikusitako La Fuentaza), eta hemendik herriko iturrira ura eramaten delako ematen bide zaio izen hau (cf. Iruñeko auzo baten izena den Iturrama, Elortzeko Iturrama eta Fuente de Iturrama edo 1848ko Tabarko Yturramas [Id., 120. k.: "otra (pieza)…en Yturramas".]).
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • jautu (barranco de), (fuente de), (prado de), (val de) - (1994) OV.11 , 961-962
    (...)
    Egungo Jautu [xáutu]-ren jatorria latineko saltu 'zaldu'-ren eratorri batean bilatu beharra dago, hain zuzen ere albokaria bokaldua zuen izen batean (cf. Uxueko Zautelu). Dokumentazioan s- grafema ageri ohi da aurren lekukoetan. Aurrerago ere, noiz edo noiz, aurkitzen dugu s-dun forma (ikus Jautuarana). J-dun aldaerak ere goiz-goizetik edireten ditugu, hasieran sabaiaurreko igurzkari ahoskabea ([sh]) adierazten dutela gure iduriko (ikus Grafia kontuak atala), eta gero belare ahoskabea ([x]). Batetik besterako pausua noiz burutu zen ez dakigu. S-dun aldaerak jatorrizko sautu-ren isladatzaile izan daitezke, baina j-dun formekin goizdanik aldizkatzen direnez, egun Xautu(arana) idatziko genukeenaren ordez daudela uste dugu. Gainera, oraingo Jautu [xáutu] erdiesteko aurreko Xautu [sháutu] bat suposatu behar da, Suarbe > *Xuarbe > Juarbe-n bezala (cf. Uxueko Uxue sarreran dioguna). Behin edo beste x- duen aldakia ere ageri da (Xautuarana, 1582an [PRA-Oibar, 3. k.]), eta bukaeran gaztelaniaren eraginez (edo notari erdaldunek hala nahita) -o duena (Jautto, 1764ean [Id., 62. k.]). Sarritan Jauta (1845 [Id., 118. k.]), Sauta arana (1594 [Id., 8. k.]) edo Jauta arana (1592 [Id., 6. k.]) dokumentatzen ditugu, alegia, -u > -a aldakuntza nozitu duten aldaerak, seguru asko ondoan harana izena dutelako. Jautu Barranco de Jautu-ren alboan dago, gaurregungo Regandia-tik gertu, eta herri ondotik Leatxeko mugako Alto de Leatxe (Leatxkaratea behinola, antza) eta Mugarana-raino zabaltzen da. Zalduetan askotan larre edo euntzeak aurkitzen ditugu, eta beraz ez da harritzeko Jautu-n ere larrea izatea (Ikus gorago. Ikus, halaber, Ezporogiko Sariogunea sarreran dioguna). Fuente de Jautu gorago ikusi dugun Madre de la Fuente bera da.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

 

  • Fuente de Jautu (alonimoa)
  • Madre de la Fuente, Fuente de Jautu (gaztelania)
UTM:

				
Koordenatuak:

				

Kartografia:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper