Leku-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Acequia de Malliturri - Lekuak - EODA

Acequia de Malliturri (Ubidea)

Entitatea:
Hidrografia/Lan hidraulikoa
Arautzea:
ikerlari baten arautze proposamena 
Non: Lerga
  • malliturri (abrigo de), (acequia de), (barranco de), (fuente de), (prado de) - (1994) OV.11 , 626-627
    (...)
    Leku-izen honen bigarren osagaia argia da, Malliturri-k iturria eta horren inguruko lurrak izendatzen dituenez gero. Lehen osagaia, aitzitik, duda-iturburu izan daiteke. Lergarrek egun Maiturri [maitúrri] esaten diote dokumentazioan orokorra den (1692an Maliturri dugu) Malliturri-ri. Hasierako elementu horretarako maila (cf. harmaila) proposa daiteke, Mallabia, Mallagaray eta bestetarako bezala [AV, 124. or.], iturrian mailaren bat bazegoela suposatzen bada. Uxuen Maniturri [mànitúrri] esaten zaio orain, eta Lergan ere Maniturri aurkitzen dugu 1897ko katastroan eta 1919ko Eleizalderen zerrendetan, baina kontsonante sudurkari hau XIX. mendean azaltzen da aurren aldiz, eta beraz ezin dugu jatorrizkotzat jo. Maiturri aldaera, bere aldetik, XX. mendean sortu dateke. Beste posibilitate bat maila gabe, Mari pertsonaia mitologikoaren izena dugula pentsatzea da. Mari-ren aldakia adierazkorra den Mayi-tik Malli atera zitekeen [Baita zuzenean ere: cf. bero / bello; Peru, Pero / Pello.], gaztelaniaren historian ere ezaguna izan den y / ll nahasketaren ondorioz. Euskaraz ugaria ez bada ere, badira nahasketa honen adibideak: Oiarko / Ollarko Saratsan; Ollargain, Ollargibela, Ollarnausi Eritzen... [J. Jurío, TCPCI, 343 eta 164. orr.], denak oihan-en elkarketa-eratorketako aldakia den oiar-etik atereak. Mauru (cf. Morionesko Maururia) edo mairu izen ezaguna (cf. gainera, Eslaba eta Uxueko Fuente del Moro) eta iturri ere izan ditzakegu toponimo honen oinarrian, Nafarroan mordoxka direlako aurreko Mair(u)iturri batetik, Mariturri-ren bitartez Maiturri (eta Maniturri behin edo behin) bilakatu diren iturri-izenak [edo Maniturri Mauri iturri zen 1729an (Mauro erreca ere azaltzen da urte berean. Orreaga Ibarra, MT, 342. or.). Autore honen arabera bi toponimo horiek Mezkiritzen erabiltzen den mauri 'marrubia-ren eratorriak dira. Gure eritziz, ordea, garbi dago mauru dugula oinarrian. Garraldako egungo Maiturri [maitúrri] Mauriturria zen 1781ean (PRA-Auritz, 49. k.), eta Mauriturri edo Moroiturri 1914eko katastroan, eta Urzainkiko lehengo Mairuturria (Tomás Urzainqui, "Aplicación de la encuesta...", 59. or.) Maiturría da egun. Otsakarren Marimendi dugu orain, Marimendi 1695ean (PRA-Ihaben, 39. k.), Mayrumendia 1638an (id., 9. k.).]. Azalbide honek duen oztopo nagusia Malliturri formaren aspaldikotasun handia da (1543rako agertzen da, ikusi moduan). Malliturri iturria Uxuen sortzen da, Txutxu-n, Lergako mugatik hurbil. Dermioa herri horretako mugan dago, Camino de Txutxu-ren bi aldeetan. Abrigo de Malliturri oraingo zeri dagokion ez dakigu. Lergan beroki izena arrunta dela kontuan hartuta (Arrakoaberoki, Jaun Done Petriberokia, Txutxuberokia...), XVI. mendeko abrigo hau euskarazko izen horren itzulpena besterik ez dela kontu egin daiteke. Acequia de Malliturri Uxueko Txutxu Alto-n sortu, eta iturriko urarekin nahastu ondoan, Lerga eta Epaiz-en arteko mugatik Barranco de Txutxu-ra doan erreka dugu. Chopera de Malliturri erreka honetako txipudia da; Hoyo de Malliturri aipatu ubidearen alboko zuloari esaten zaio, eta Prado de Malliturri Uxueko mugan dagoen euntze txikia da. Diogun bukatzeko Malliturri Txutxu-ren barrukotzat jotzen dela Lergan.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • malliturri, acequia de - (1998) NA.TM , LIV, 188

    Zer:
    Non:
    Jatorria: NA.TM

  • Acequia de Malliturri - (2019) NA.TOF , 297745

    Zer: Hidrografía
    Non: Lerga
    Jatorria: NA.TOF

  • azékia de maitúrri - (1992-1999) [NA.TM]
  • Acequia de Malliturri (ofiziala)
  • Acequia de Malliturri (gaztelania)
UTM:
ETRS89 30T X.623339 Y.4711626
Koordenatuak:
Lon.1º29'52"W - Lat.42º32'49"N

Kartografia:

174-61-D5 [KAT.10]

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper