(...)
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA // 4135 // Urriaren 18ko 11/1994 FORU ARAUA, LeaburuGaztelu udalerriko zati bat berezi eta Gazteluko udalerria eratzekoa. // Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek Leaburu-Gazteluko udalerriko zati bat berezi eta Gazteluko udalerria eratzeko Foru Araua onetsi dutela eta nik hori argitaratzea aldarrikatzen dudala, aplikagarria zaien hiritar, partikular eta agintari guztiek bete eta betearaz dezaten. // Donostia-San Sebastián, 1994ko urriak 18. // Diputatu Nagusia, // ELI GALDOS ZUBIA. // HITZAURREA // LeaburuGazteluko Udalak 1990eko irailaren 30ean egindako bileran aho batez erabaki zuen Gazteluko udalerria eratzea eta Leaburutik bereizteko espedientea hastea, 1965 urtera arte izan zuen udalerri izaera berreskuratzeko. // 1993ko martxoaren 24an Gaztelu Bereizteko Batzordea sortu zen eskritura notarialaren bidez. // Hurrengo hilabeteetan, bereizketaren bideragarritasunari buruzko bi azterketa egin ziren, Udalak eskatua bata eta Gaztelu Bereizteko Batzordeak eskatua bestea. // Bi azterketak oro har bat datoz analisi historikoari, bereizketa egin dadin herritarrek duten nahiari eta bi udalerrien ekonomi gaitasunari dagokienez. // Abuztuaren 6an Gaztelu Bereizteko Batzordeak Leaburu-Gazteluko Udalari bereizteko espedientea irekitzeko eskatu zion, eta bideragarritasun azterketa bat aurkeztu zuen. Gero, Udalak eskatutako bideragarritasun azterketa egin zenean, Udal Batzarrak aho batez onartu zuen bereizketa azterketa Behin-behineko izaeraz 1993ko azaroaren 11n, eta jendeari berri emateko aldian ipini zen 30 egunez. // Jendeari berri emateko aldian, bi alegazio aurkeztu ziren: lehena zenbait herritarrek egindakoa zen eta Arotze, Iola Goikoa, Iola Bekoa, Gazteluko Errota, Iturralde eta Etxeto baserriak Gazteluko udalerriko baserrien zerrendan sartzeko eskatzen zuen; bigarrenak, Gaztelu Bereizteko Batzordeak egina zenak, bideragarritasun azterketa biak bateratzeko eta Udalak egindakoaren zati bat kentzeko eskatzen zuen. // Leaburu-Gazteluko Udalak lehena onartu eta bigarrena ezetsi egin zituen, 1994ko urtarrilaren 22an, Gaztelu bereizteko espedientea behin-betiko izaeraz onartzeko hartu zuen erabakian. // Gaztelu Bereizteko Batzordeak 1994ko urtarrilaren 17an bidali zuen bere espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira, tramitatzeko eskatuz, eta Udalak 1994ko urtarrilaren 26an bidali zuen berea, hura ere tramitatzeko. // Aurrekariak aztertu ondoren argi ikusten da Gaztelu bereizteko funtsezko arrazoia herritarrek behin eta berriz adierazi duten desioa dela, hau da, udalerri independiente berriro izateko borondatea eta, beraz, baliorik gabe uztea Gobernazioko Ministerioak otsailaren 25eko 516/1965 Dekretuaren bidez egindako elkarketa, izan ere, Dekretu horretara arte, Leaburuk eta Gazteluk ez baitzuten sekula udalerri bakarra osatu, XIV. mendeaz geroztik behintzat, bi herri izan baitira beti. // Horren ondorioz, Gaztelu Bereizteko Batzordeak alde batetik eta Leaburu-Gazteluko Udalak bestetik espedientea legez gauzatua dutelarik eta aztertu ondoren haiek bidalitako dokumentazioa eta, Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusiak egindako 1994ko abuztuaren 8ko txostenaren arabera, Zuzendaritzaren esku dauden datu ekonomikoak, egiaztaturik dago Leaburu(-Gaztelu) eta Gaztelu lurralde ezberdineko bi herri direla eta bai orain eratuko den udalerriak eta bai lehengoak nahikoa baliapide izango dutela udal eskumenak betetzeko orain arteko zerbitzuen kalitatea gutxitu gabe; beraz, herritarren eta Udalaren nahia aintzat hartuz, eskaerari baiezkoa ematea komeni da. // Dena den, Gaztelu Bereizteko Batzordeak onartzen ez dituen zenbait erabaki hartu ditu Leaburu-Gazteluko Udalak azken hilabeteotan. Erabaki horiek hainbat zehaztasun egitera behartzen dituzte Batzar Nagusiak, ondasunak eta bereiztean indarrean egongo diren betebeharrak banatzeari buruz. Hori dela eta, onartu egiten dira Foru Aldundiak 1994ko irailaren 6an egindako estipulazioak, udal espedientean jasotako estipulazioen osagarri direnak. // Azaldutako guztiagatik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek gai honetan eskumen esklusiboa dutenez, hala xedaturik baitago Euskal Herriko Autonomi Estatutuak 10.1 artikuluan -37.3 c) artikuluarekin lotuta, azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, Autonomi Elkarte Osoko eta Herrialde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoak, 7.a.3 artikuluan, eta Gipuzkoako Herrialde Historikoko Erakunde Antolaketari buruzko Foru Arauak 6.1.j) artikuluan diotenaren indarrez, Batzar Nagusi hauek, Foru Aldundiak proposatuta, honako hau xedatzen duen Foru Araua onartzen dute: // Lehen artikulua.- 1.- Onartu egiten da Gazteluko herria, Gipuzkoako Herrialde Historikoko Leaburu-Gazteluko udalerrikoa dena, handik bereiztea eta beste udalerri independiente bat eratzea. // 2.- LeaburuGazteluko udalerritik bereizi eta udalerri berria osatuko duen zatiak 1965ean dekretuz egin zen elkarketa aurretik Gazteluk zeuzkan mugak berak izango ditu. // 3.- Udalerri berriaren izena Gaztelu izango da eta hiriburutza hirigunean izango du. // Bigarren artikulua.- Onartu egiten dira bereizketa gauzatzeko udal espedientean azaltzen diren estipulazio juridiko eta ekonomikoak, baita estipulazio horien inguruan sor daitezkeen arazoak konpontzeko oinarriak ere, Foru Aldundiak onartutako zehaztasunekin batera. // Hirugarren artikulua.- Gipuzkoako Foru Aldundiak udalerri berriko Batzorde Kudeatzailea izendatuko du. // XEDAPEN GEHIGARRIA // Foru Arau hau onartzeak ez dio erasango martxoaren 2ko 1/1994 Foru Arauak aurrikusitako Udal Finantziaziorako Foru Fondoaren (UFFF) banaketari. // Foru Aldundiak Gazteluko udalerri berriari diru kopuru bat emango dio, UFFFri buruzko arautegia aplikatu balitzaio egokituko zitzaiokeenaren adinakoa; zenbateko hori udalerria eratuz geroztik 1994ko abenduaren 31ra arteko aldiari proportzioan dagokiona izango da. // AMAIERAKO XEDAPENA // Foru Arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta maiatzaren 30eko 3/1984 Foru Arauak, Gipuzkoako Herrialde Historikoko Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 57.1 artikuluan dioenaren arabera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean
(...)
Zer: Udalerria
Non: Gipuzkoa
Jatorria:
EHAA