- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Lakumulatu - Lekuak - EODA

Lakumulatu (Erreka)

Entitatea:
Hidrografia/Ibaia
Arautzea:
Euskaltzaindiaren araua 
Non: Uxue
  • bco acumulata - (1929) IGNE.50 , 0207 (Sos del Rey Católico)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: E.EUS.EHIBAL

  • laku, more - (1988) JIM.ESTN , 61. or.
    (...)
    IV. Encuesta toponomástica [en Euskera, núm. 33, Bilbao: Euskaltzaindia, 1988, pp. 289-301] (...) 5.2.1. Laguna natural (Laku, More).
    (...)

    Zer: Osagai toponimikoa
    Non: Euskal Herria
    Jatorria: JIM.ESTN

  • lakumulatu - (1992) DRPLV , IV, 183. or. (13. oin oharra)
    (...)
    Bakaikun Donbekia [dómbekjà] dugu, hots, donbeka 'domeka', 'igande' + a artikulua, (erreparatu, gainera, azken izen honetan gertatu den m > mb aldaketari. Ikus honetaz Uxueko Lakumulatu eta Santakaramuru sarrerak), tipulia 'tipula', inaria 'enara', eta lixibia 'lixiba', 'lixua' eta Ziordian kipulea 'tipula', eta lixibarie 'lixiba', 'lixua' (A. M' Echaide, EENEL, 54., 87., 111. eta 192. orr.). Ikus, orobat, Eslabako Kalboren korralesarraldea-n aipatzen diren adibideak"
    (...)

    Zer:
    Non: Uxue
    Jatorria: DRPLV

  • peña grande, barranco de la - (1994) OV.11 , 860
    (...)
    Oraingo Barranco de Lakumulatu-ren adierakidea zen (ikus Aizketa eta Lakumulatu sarrerak).
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • lakumulatu (barranco de), (caracierzo de), (carasol de), (entrada del monte de), (monte de), (paso de) (portillo de) - (1994) OV.11 , 828-830
    (...)
    Egungo Lakumulatu [làkumulátu] bere hola ediren dugu 1594ekoa den aurreneko lekukotasunean. Hala ere, etimologia argitzeko derrigorrezkoa dugu sarritan azaltzen den Lacunbalatu aldaerara jotzea, honek, itxuraz bederen, toki-izenaren jatorria garbiago isladatzen duelako: Kontuan eduki behar da Lakumulatu Laku-ren ondoan dagoela (egun, esan bezala, Laku Lakumulatu-ren barrukotzat jo ohi da), eta -balatu Leatxeko Balatua-k duen etorki bera izan dezakeela, hau da, latineko vallare 'egurrezko murruz itxi' [Corominas, DCELC.]-ren partizipioa den vallatu-tik atera ahal izan dela. Lacumbalatu-tik, disimilazioz 1725eko Lacumbelatu atera zitekeen, eta mb > m laburketa ezagunaren bitartez 1603 eta 1605eko Lacumalatu (cf. Akitaniako inskripzioetako sembe- gaur seme, edo ombe- gaur ume, itxuraz [Hala ere, Lergan ombe-ren eratorria den *umbe (cf. on > un)-ren eta oraingo ume-ren artekoa izan daitekeen vm.me azaltzen da. Ikus Mitxelenaren "Los nombres indígenas de la inscripción hispano-romana de Lerga (Navarra)", PV, 82-83, Iruñea, 1958, 65-74. orr., berriz Lengua e historia (Paraninfo, Madril, 1985, 446-457. orr.) liburuan argitaratua. Honetan, era berean, "De onomástica aquitana" (409-445. orr.) izeneko artikulua ikus daiteke, akitanierazko sembe-, ombe- eta bestez.]. Cf., halaber, Uxueko bereko Santa caranburu 1534, 1602 eta 1608an, Santacaraburu 1588an, Santacara buro 1628an, Santacaramuru 1622an eta honez geroko lekuko gehienetan [Itza zendeako Atondon Anbilleta daukagu 1568an eta orain, eta Amilleta XVIII, XIX eta XX. mendeetan (J. Jurío, TCPCI, 115. or.). Hizkera arruntean mb > m pausua arrunt samarra da; Zaraitzuko euskaraz, kasu, lemiziko, zomat eta zomait daukagu (K. Mitxelena, "Notas fonológicas sobre el salacenco", PT, 221-233. orr.), eta Nafarroako toponimia erromantzean sarri azaltzen da mb / m aldizkatzea.]).1729ko Lacumelatu Lacumalatu-tik aterako zen, disimilazioz, edo aipatu 1725eko Lacumbelatu-tik mb > m laburketaz (gure eskualdean ez zegoen bokal armoniarik), eta 1608ko Lacubalatu-n aipatu Santacaranburu > Santacaraburu (edo Santacaramuru)-n dugun emaitza bera genuke. Guztiarekin ere, Lacubalatu oso goiz azaltzen da, eta jatorrizko formatzat ere har liteke. Beste aldetik, lakumalatu bezalako forma batetik Lakunbalatu ere atera zitekeen, m > mb pausoa ezaguna baita (cf. Arbizuko Utzuarkanbiyua < Utzuarkamioa, edo ganbara < camara, ganbelu < camellu). Honela balitz, ordea, -mulatu hori zer izan daitekeen ez genekike. Zernahi gisaz, Lakunbalatu ere ez da arazorik gabea, zeren Laku dermioko balatua bazen, *Lakuko balatu espero baikenuke, dokumentatzen den Lakubalatu-rekin batera (cf. Galipentzuko Lakuarana eta Lakuko harana). Honela bada, Lakunbalatu 'Lakuren balatu' edo litzateke (cf. Petringesala), agian Laku izena zuen norbaiten (cf. Lacubegi jainko-izena) balatua. Hasierako la- artikulu erromantzetzat hartu izan da, eta honen ondorio dira 1688ko La Cunbalatu (idazteko modua bederen), 1748ko El Acomulato, 1806ko La Conbelatu, eta 1808ko Acumulato. Barranco de Lakumulatu alderdi honetan sortzen da, eta Erlosiana-n Apeztegialorra-tik jaisten den Barranco de Erlosiana edo Barranco de Lezkairu-rekin elkartzen. 1594ean erreka honi Barranco de la Peña grande deitzen zaio. Egun esan bezala Barranco de Lakumulatu deituagatik, bertan 1605erako azaltzen den Fuente de la Peña daukagu, aspaldiko izenaren oroikarri [Dena dela, Barranco de Lakumulatu deizioa ere zaharra dela ezin daiteke uka. Guk, 1621ean bildu dugu aurreneko aldiz.]. Alderdi honi euskaraz Aizketa deitzen zitzaion (ikus sarrera hau) antzina. Caracierzo de Lakumulatu alderdiko oihezkiari esaten zaio, eta Carasol de Lakumulatu errekaz beste aldeko eguzpegiari. Monte de Lakumulatu Caracierzo de Lakumulatu izan zitekeen, alderdiko oihana, eta Entrada del Monte de Lakumulatu oihansartzea (entrada-ren euskal ordainez ikus Eslabako Kalboren korralesarraldea-n dioguna). Portillo de Lakumulatu "Corral de Florencio"-tik gertu dagoen bideko ataka izan zitekeen, baina hau Laku-n dago, ez Lakumulatu-n. Paso de Lakumulatu Lerbeltz-ko Alto del Púlpito-ren parean dago, Camino de Murillo edo Camino de Aldamara eta alderdiko errekaren arteko gurutzagunean. Lakumulatu-k Zapaiz, Lerbeltz, Sulue, Medios, Laku, San Nicolás eta Los Berros (behialako Berage)-ekin mugatzen du [Berageondoa-rekin ere mugatzen zuela uste dugu.].
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • lakumulatu, barranco de - (1998) NA.TM , LIV, 237

    Zer:
    Non:
    Jatorria: NA.TM

  • lakumulatu - (2000) BEL.DEMR , 476
    (...)
    LAKUMULATU: Ujué; Eriosiana (Río Aragón)
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: BEL.DEMR

  • Lakumulatu - (2011) ARAUA.166 , 10. orrialdea
    (...)
    B.15.08.03 / Arroa: Aragoi. Mapa: 7
    (...)

    Zer: Ibaia [Erreka]
    Non: Nafarroa
    Jatorria: ARAUA.166

  • lakumulatu - (2011/01/19) OB.AG , 4.1.2
    (...)
    Onomastika batzordeak Altsasun izandako bileran onartutako izena
    (...)

    Zer: Ibaia
    Non: Nafarroa
    Jatorria: OB.AG

  • lakumulatu - (2011/02/15) OB.AG , 4.2.2
    (...)
    Onomastika batzordeak Altsasun izandako bileran onartutako izena
    (...)

    Zer: Ibaia
    Non: Nafarroa
    Jatorria: OB.AG

  • Lakumulatu - (2019) NA.TOF , 298733

    Zer: Espacio rústico
    Non: Ujué / Uxue
    Jatorria: NA.TOF

  • Barranco de Lakumulatu - (2019) NA.TOF , 298734

    Zer: Hidrografía
    Non: Ujué / Uxue
    Jatorria: NA.TOF

  • barránko de làkumulátu - (1992-1999) [NA.TM]
  • Barranco de Lakumulatu (ofiziala)
UTM:
ETRS89 30T X.626516 Y.4700932
Koordenatuak:
Lon.1º27'37"W - Lat.42º27'5"N

Kartografia:

207-32-A2 [KAT.10]

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper