(...)
Dok.: Michelarrena XVII. mendeaz geroztik. // Ebakera: Mitxélarnià. Galduxe dago izen hau; orain Herriko Etxea (Erríkoitxiá) erraten zaio. // Kokalekua: Anduetzeta auzoan dago, errepidearen aldamenean, Gastienearen eta Iturriaren artean. Gaur egun Herriko Etxea da (ikus sarrera hau). // Etimologia azalpena: Irudi du oinarrian *Mielar dugula; bukaeran genitiboaren hondarkia eta artikulua daudela zalantzarik ez da. Nolanahi ere, dokumentatzen den izena Mikel(e)-ren Mitxel (Mitxele behin edo bertze) hipokoristikoa da, Etxalargo bereko Mitxelenea oikonimoan duguna. Mitxel(e)-ren ondoan dagoena Lar izan liteke, beharbada Larre deitura, frantses moduan ebakia, bukaerako bokalari doakionez. Bertze gisan, Larre osorik bagenu *Michelarrerena agertuko litzateke segur aski lehen lekiikotasunetan, baina ez dago holakorik. Bertze azalbide batzuk ere badira, halarik ere.
(...)
(...)
Dok.: XVII-XIX. mendeetan Mitxelarrena izena zuen etxe honek. XIX. mendearen azkeneko urteetan bere eginkizunetarako hautatu zuen Udalbatzak. Alabaina, Mitxelarrena, Mitxelarrenea izena agertzen da anitzetan XX. mendeko idatzietan ere; Errikoechea mende horren bigarren erdialdean ikusten dugu. // Ebakera: Erríkoitxià. // Kokalekua: Anduetzeta auzoan dago, errepide ondoan, Gastienearen eta Iturriaren artean. // Etimologia azalpena: Osagai argiak herri, -ko eta etxea dira. Herriko Etxea edo herrikoetxea hagitz hedaturik dago Nafarroan eta bertzetan, batuan azken urteotan Udaletxea zabaldu bada ere. Ikus Mitxelarrenea izena.
(...)
Oharrak: Erreferentzietan orrialde zenbakia ematen da aditzera. ECO zerbitzuko Patxi Galék migraturiko datuak.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.