- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Anbre - Lekuak - EODA

Anbre (Baserri etxea)

Entitatea:
Eraikuntzak/Etxebizitza
Arautzea:
arautu gabeko lema 
Non: Mallabia
Kokalekuak:
  • hanbre - (1998/06/22) Egin , --
    (...)
    Egin // 1998 ekaina 22 // Hoy escribe: Angel Zelaieta // Hanbre Saizarbitoriarengan (Hopperren kuadro bat zirudiela) // Orduan, seguruenetik orain baino ganora gehitxoagorekin egiten ziren eliz-deiak, ezkontzak eta ezteguak. Mallabian, Diputazioan peoe-kamiñeru ziharduen gazte heldu xamarra ezkontzen zen, etxean neskame zeukaten neskatila gaztearekin: etxaguntza handiko alaba zen, baina oinordekoa ez izatean eta, gainera, andrazkoa, nonbaiten behar zuen egin beharra. Dote dexente xamarra izan zuten eta peoe-kamiñeruak trozua zuen karretera eta burdibideen bidagurutze batean jaso zuten tabernatxoa: zegoen tokiagatik Bidagurutzeta zegokion deitura, eta horrelaxe agertzen zen eskribuetan. // 1933. urtea zen. Etxeari teilatua emate-orduan, gailur, gailurrean arte adarra josi eta “montxorra” egitea tokatzen zen. Etxagin edo harginak abadiñarrak omen ziren eta afaria noiz egingo zain zeuden. Ez zutela ezkon-berriok –Josepa eta Damian–, edo euron gurasoek afaririk eskaintzen ez iragarten eta, luze eginda, bromatan edo, “honetxi etxeoni Hanbre ipini bijotzau izena” ei zioten, obrak aurrera egin ahala. // Joseparen ama –Luzia– kasik egunero etorten omen zen etxe berria zelan zihoan ikusten: diotenez, etxaguntza handiko uzabandrea ere bai, alabaren ezkontzarekin ere poz handiegirik ere ez... Eta, orain, entzun omen ditu abadiñarren komerzazio horiek eta, Orixek haserratzen zenean legez, pausoak ere bizkorragoak eta zorrotzagoak botatzen hasi omen zen. Ez zen besterik behar: askotan ohi legez, etxearen gatxizenak gero eta indar handiagoa zerabilen, gero eta hedatuago zen. // Taberna honetaraxe bildu zen euskal eskritoreen belaunaldi berria, 60. hamarkadako azkenetan. Gabriel Aresti genuen motore eta liderra, orain diotenaren arabera, Gabrielenak ziren eihagorak eta barre zantzoak. Honaxe heldu ziren, besteak beste, Ramon Saizarbitoria eta beronen emaztegaia. Eibartarra berau eta, batzar egunez gain ere, joan ohi ziren Hanbre tabernara, arrautzak txirixoarekin [sic] jaten, eta beste. // Haren “Bihotz bi / Gerrako Kronikak” (Donostia, 1996) elaberria Hanbre honetantxe gertatzen da, beno, zehatzago esatearren, Hanbre deritzon taberna batean. Honaxe doa Florarekin protagonista (eskola-umeak ere jada badakite ez dela autorearekin nahasi behar) eta hementxe aurkitzen da Bioletarekin: “Egun zoriontsuak izan ziren haiek” dio. // Arrautzak aitatu ditudanez gero, irakurri duen oro kargutuko zen, sukaldaritzako lehenengoetariko kapitulu horretaz teorizatzen duela, 34.ean, dioelarik, “ez dagoela olioa irakiten jarri arte itxaron beharrik zarataginera [sic] botatzeko (...) zipristinarekin erretzeko arriskua baitago (...) eskuak erretzeko (bien tenperaturaren desberdintasuna dela eta)”. Eta arrazoe galanta euki lezake, arrautzak ere erarik renazentistaenean prestatzea baita dotoreen ete ederren. (Ahaztu gabe, noski, arrautz-oskola hautsi behar dela, frijitzen zaudela Garzonek dei egin dakikezula, beste enbarazu moduren bat izan dezakezula, eta abar). // “Hanbre” horretaz irakurtzen dizkiogun guzti-guztiak egia-egiak dira, bat izan ezik: “mostradorera altxatzen baitzen plater eta edalontzien bila, Hanbren ez baitituzte mahaira ateratzen, bezeroak joan behar izaten du jasotzera”. Errealitatezko historia zeharo alderantzizkoa zen eta protagonista, Flora, Samuel, Bioleta... eta horiek oroitzen ez badira ere, Ramonek ondo memorian izan behar du gure ama Josepa Gertrudis Hipolita zena harro eta pozik joaten zitzaiela halako bikote kaletarrari ia zer nahi zuten afaritarako galdez eta, “txuleta bana” eskatzean, “bat erdibana ere nahikoa duzue” esaten ziela. // Hil zituan haiek, Damian lehenen eta Josepa bigarren, eta “zein gogorra den behera behar hau!”. // (Goraintziak Flora eta Bioletari!)
    (...)

    Zer: Taberna [baserria]
    Non: Mallabia
    Jatorria: Egin

  • anbre baserria - (2003/05/12) DEIKER.HPS , 37442
    (...)
    062-56 221
    (...)

    Zer:
    Non: Mallabia
    Jatorria: DEIKER.HPS

  • Caserío Anbre (gaztelania)
UTM:
ETRS89 30T X.538900 Y.4782522
Koordenatuak:
Lon.2º31'12"W - Lat.43º11'44"N

Kartografia:

062-56 [FK]

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper