Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

4 emaitza estibaliz bilaketarentzat [1 - 4]

Estibaliz [Izena]

  • Arabako Andre Mariaren santutegirik ezagunena da hau eta 1941az geroztik herrialde horretako zaindaria. Eraikuntza erromanikoa biziro ederra da, barruan gordetzen duen XIII. mendeko irudia bezala, nahiz eta lehenengo aipamena 962. urtekoa izan. Ama Birjina Arriagako kofradiaren bilkuretara eramaten zuten. Etorkiari dagokionez, argi dago inoiz proposatu den ezti balitz azalpenak ez duela inolako funtsik eta *Aestivalis izenarekin dagoela loturik. Hau, bestalde, aestivus "udakoa" eta aestas "uda"-rekin erlazionaturik dagoela dirudi, hastapenean sasoi honetan sortzen zirenei ezar baitzekiekeen, Gabonetan jaiotzen zirenei Gabon / Marigabon ezartzen zitzaien bezala. XV-XVI. mendeetan gizon nahiz emakume izena zen: Juan Estybaris de Yturriaga (Bilbo, 1464), dona Estibariz de Arriaga (Markina, 1483), donna Estybalis de Careaga, madre de mi, el dicho Ochoa Martines (Markina, 1488). Aldaera nagusiak: Estibariz eta Estitxu. Bigarren hau

Estibaliz [Deitura]

  • Estibalis (es), Estibaliz (es)

Estibaliz (Etxaldea) [Lekua]

Estibalitz [Deitura]

  • Estibaliz (es), Estibalis (es)

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper