3 emaitza Gloria bilaketarentzat [1 - 3]
Gloria (es)
'Loria' adiera duen neologismoa da. Nahiz eta honen kultua lehenagokoa izan, aurreneko kristauen artean zabalkunde handia izan zuen, Jainkoa goraipatzeko ereserkiaren hasiera baitzen: 'Gloria in excelsis Deo'. Santuaren eguna martxoaren 25ean da. Aldaerak: Aintzane (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Loria. Ikus Loria.
Gloria (es)
Aintza neologismoa oinarri hartuta Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatu zen emakume izena. Osaera: aintza eta -ne. Ikus Aintza eta Loria.
Gloria (es)
Latineko Gloria-tik dator. Honen kultua kristautasunari itxekirik ageri da, baina izan zaharragoa da, Erroman Errepublikaren garaian azaltzen baita. Jainkoa goraipatzeko ereserkiaren hasiera zelako ('Gloria in excelsis Deo') zabaldu zen lehen kristauen artean. Aldaerak: Aintza eta Aintzane (Deun-ixendegi euzkotarra).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.