1 emaitza 139. araua bilaketarentzat
1. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena. 2. Idazkerari dagokionez, bi hitzetan eta biak letra larriz. 3. Gogoratu behar da bukaerako –a hori artikulua dela. Hortaz, erabil bedi: Euskal Herria, Euskal Herrian, Euskal Herriaren..., baina Euskal Herriko, Euskal Herritik, Euskal Herrira. Beraz, gaizki daude *Euskal Herriako, *Euskal Herriatik, *Euskal Herrin edo *Euskal Herriren bezalakoak.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.