1 emaitza ziortza bilaketarentzat [1 - 1]
Bizkaiko Andra Mariaren monasterioa eta Donejakue bideko antzinako ospitalea. Kondairak dioenez, 968. urteko abuztuaren 15ean arrano batek Gernikako Andre Mariaren elizako buruhezur bat hartu eta hegan Ziortza-raino eraman zuen, XIV. mendean kolegiata -Bizkaiko bakarra- izango zen eliza sortu zuten lekuraino hain zuzen ere. Izenaren osagaiak *zinaurri, ziaurri landare izena eta -tza toki-ugaritasunezko atzizkia dira (1082. urtean Cinaurriza dokumentatzen da).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.