Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

454 emaitza *:* bilaketarentzat [91 - 100]

Argonitz

  • Aralarko tontorra, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan. Hemen badago J.M. Barandiaranek 1917an aurkitutako Bernoa trikuharria. Ondoko lepoan, Dantzaleku izeneko tokian, dantza egiten zuten Ataungo (Gipuzkoa) gazteek Altsasutik (Nafarroa) bueltan.

Aria

  • Aezkoako (Nafarroa) herria. XIV. mendean aipatzen da lehenengoz. Nabarmentzekoak dira bertako garaiak.

Arin

  • Beste asko bezala hau adjektiboa ere bada, izena ez ezik. Gogoratu hitzak bi esanahi nagusi dituela: "pisu gutxikoa" eta "lasterra".

Ariotz

Aritzaga

Aritzeder

Arkiz

Arluzea

  • Arabako herria. Armentia-Lizarra bidean zegoenez gotorleku garratzitsua izan zen bertan. Eraikuntza erromanikoa aipatzekoa da, Euskal Herrian elizpe erromaniko arkuduna duten bakanetakoa baita. Ikus, gainera, Arriluzea.

Armaurri

  • Mendaur mendiaren magalean dagoen Iturengo (Nafarroa) aurkintza.

Arotz

  • Lanbidea adierazten duen izena, maiz izengoititzat erabilia. Ezbairik gabe Iturengo Erramun Joakin da gure arteko arotzik ezagunena, jakina den bezala kobrezko santuak urtu baitzituen, joaldunek erabiltzen dituzten joareak egiteko:

    Iturengo arotza Erramun Joakin
    haserre omen zaude zeren dugun jakin
    santurik ez laiteke fidatu zurekin
    san Kristobal urtuta, Joaliak egin
    .

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper