Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

454 emaitza *:* bilaketarentzat [71 - 80]

Arai

  • Kontrastan (Araba) erromatarren garaiko hilarri batean agertzen den izena: Araica Arai f(ilia) ("Araika Arairen alaba"). Nahiz eta ageri den pertsonaia gizonezkoa den, XX. mendean izena berriro erabiltzen hastean emakume-izen moduan erabili izan da.

Arain

Araitz

  • Nafarroako ibarra, Aralar mendiaren magalean. 1268an dokumentatzen da lehen aldiz, Araitz moduan. 1595ean herriko gizon eta emakume asko kartzelaratu zituzten, azti eta sorginak zirelakoan. Grazia Usabarrena, presondegitik bizirik atera zen bakarra -gainerako guztiak epaiketaren zain zeudela hil ziren-, errugabetzat jo zuten.

Aralar

  • Euskal Herriko mendi ezagun eta mitologian aberatsa, Nafarroa eta Gipuzkoa artean kokatua dena. Bere tontorretako batean Done Mikelen santutegi erromanikoa dago; honen barruan eliza zaharragoa dago eta atean Teodosiok gurasoak-nahi gabe- hiltzeagatik eraman omen zituen kateak. Kondairak dioenez, bertako leizetik dragoia atera zen Teodosio hil nahian, baina zerutik jaitsitako done Mikel arkanjeluak akabatu zuen herensugea. Kontakizun honetan euskal mitologiako Sugar dugu, kondairak dioenez, mendi hauetan bizi dena.

Aran

Arano

  • Nafarroako herria eta mendia. J.M. Barandiaranek bildutako kondaira baten arabera, mendi honetako harri batean hurrengo hau omen zegoen idatzirik: Ni iraultzen nauena sekula ongi jarrikouk. Harria irauli zutenean beste aldean testu hau zegoela ikusi omen zuten: Orain ongi negok. Arano Ondarroako bizilagun baten izena ere bazen, 1495. urtean.

Arañotz

  • Ultzamako (Nafarroa) mendia (840 m). Ohitura da 100 Mendien Lehiaketa tontorrean ospatzea. Inguruetan bada Santa Luziari eskainitako antzinako baseliza bat.

Araxes

Arbona

  • Nafarroako antzinako herrixka eta Lapurdiko herria (frantsesez Arbonne). 1199an pertsona izentzat aurkitzen dugu, Funesen (Nafarroa).

Ardaitz

  • Erroibarko herria (Nafarroa). Bertan monumentu aipagarri batzuk daude: done Petri eliza (Andre Maria irudikatzen duen XIV. mendeko pontea du) eta inguruko mendietan dauden hiru trikuharriak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper