Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

455 emaitza *:* bilaketarentzat [131 - 140]

Auza

  • Ultzama (Nafarroa) ibarreko herria eta Baigorriren (Nafarroa Beherea) eta Erratzuren (Nafarroa) arteko mendia. Herriaren XIII. mendeko izena Aoitza zen. Aipagarriak dira eliza barruan dauden margolanak eta ponte harria. Herriko jaiak urriaren 9tik 11 bitarte dira. Zenbait ikertzaileren ustez Aio pertsona izenarekin erlazionatu beharra dago. Mendia ezaguna da Sugoiren bizitokia delako eta barruan ustez urrea duen haitzuloa badelako.

Axkorri

Azkar

  • Bi iturburu ditu izen honek: dendronimoa izan daiteke (Acer campestris) eta adjektiboa ("arina, lasterra", "bizkorra, sendoa" eta "adimen argikoa"). Zuhaitza arrunta da Araban, Nafarroako erdi-hegoaldean eta Bizkaiko zenbait lekutan, toponimian ikus daitekeen bezala (Askartza, Azkarraga...).

Azkune

Azküne

Aztiri

  • Gabiriako (Gipuzkoa) auzo baten izena eta bertako seme den Aita Julian Alustitza (1913) frantziskotar idazlearen goitizena. Bere olerkiak Egan, Euzko Gogoa, Arantzazu eta Goiz Argi agerkarietan argitaratu zituen.

Badaia

  • Arabako mendikatea. Bertan Badaia dorrearen zaharkinen gainean eraikitako Santa Katalinaren monasterioa egon zen.

Baia

  • Arabako ugaldea, Gorbeian jaio eta Ebro ibaian ura isurtzen duena. Izena horrela agertzen da Kukullako Donemiliaga (Errioxa) monasterioko dokumentazioan, 956. urtean ("...et molino in rivo de Baia"). Badirudi izen honen oinarrian ibai edo *bai hidronimoa dagoela. Gaztelaniazko aldaerak euskal etorkiko izen askotan aurkitzen dugun -s "bizkarroia" du bukaeran (Arriagas, Meagas...). 1032an izen honetako herrixka ageri da dokumentazioan, baina egun galdurik dago.

Baiza

  • Andimendiko (Nafarroa) tontorra (1.181 m).

Barazar

  • Gorbeiaren ondoko Bizkaiko mendatea eta Martin Uriarte bertsolariaren goitizena.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper