Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

455 emaitza *:* bilaketarentzat [101 - 110]

Arraba

  • Gorbeiako larre ezaguna. Inguru paregabean dago, alde batean Itxina eta bestean Arratia gaineko amildegia dituela. XIX. mendearen hasieran ospitalea eta Andre Mariaren ermita egon ziren bertan.

Arradoi

  • Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) gainean dagoen mendia eta Pierre Narbaitz (Azkarate [Nafarroa Beherea], 1910 - Kanbo, 1984) idazlearen goitizena.

Arrantz

Arrats

Arrizen

Arrola

  • Legazpi (Gipuzkoa) eta Nabarniz (Bizkaia) herrietako mendiak.

Artaitz

  • Untzitibarko herria (Nafarroa). Agirietan maiz Arteiz idatzirik aurkitzen dugu. Bertako San Martin eliza Nafarroako erromaniko landatarraren lekukotasunik bitxienetakoa da, batik bat duen eskultura aberatsa eta ongi zainduagatik. Barruko paretetan zuen XIII. mendeko pintura Nafarroako Museoan dago ikusgai.

Artatza

  • Euskal Herrian ohikoa den toki izen hau arte (Quercus ilex edo rotundifolia) dendronimoaz eta -tza leku ugaritasunezko atzikizkiaz osaturik dago. Ameskoabarrengo (Nafarroa) Artatzako eliza Andre Mariari eskainia da. Gasteizen (Araba) eta Leioan (Bizkaia) ere badira Artatza izeneko auzoak.

Artea

  • Euskal Herriko zuhaitz arruntenetakoa, hegoaldean bereziki. Mota bi daude, itsasaldekoa (Quercus ilex) eta Araba eta Nafarroako hegoaldekoa (Quercus rotundifolia). Maiz baserriaren ondoan landatu izan da, etxeari babesa emateko. Bizkaiko Artea herriaren izena Arteaga (arte + -aga) aldaera osoaren laburtzea baino ez da.

Artetz

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper