Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

2084 emaitza *:* bilaketarentzat [61 - 70]

Aintzila

  • Nafarroa Behereko herria, frantsesez Aincille, eta Andre Mariaren adbokazioa. Lehena erromesentzako ospitale baten inguruan sortu zen; orain Harrietarekin batean udalerri bakarra osatzen du.

Aintzina

Aintziñe

Aintzira

Aintzire

Aiora

  • Ohiko izena Erdi Aroan, Aiororen kide femeninoa. Besteak beste, Leiren dokumentatzen da, 1068an: Johanne Arceiz et Aiora Arceiz de Içiz.

Aitxiber (Hipokoristikoa)

Aitza

Aitzaga

  • Andre Mariaren ermita, Iturmendin (Nafarroa), Aitzaga herri hustuko eliza izana. Petri I.a erregeak bertako monasterioa Aralarko Done Mikelen santutegiari eman zion, 1103. urtean.

Aitziber

  • Urdiaingo (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, Sarabe izeneko basoan. Ermita antzinako Sarabe herriko eliza izan zen. Jaia abuztuaren 15ean da. Kondairak dioenez inguruetan bizi ziren jentilek eraiki zuten eliza. Erromesek, igarotzean, jentilen emazteak ikusten omen zituzten, ilea orrazten ari. Ikus Sarabe.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper