1280 emaitza *:* bilaketarentzat [151 - 160]
Inés (es), Agnès (fr)
Ikus Aines.
Erdi Aroko izena, lehen aldiz 1227an Iruñean azaltzen zaiguna. Inglesa aldaera ere usaiakoa da. Irakurri Alaman eta Frantzes gizon-izenetan esaten dena.
Gaubeako (Araba) mugan dagoen Andre Mariaren santutegia. Bertan X. mendean Ama Birjina agertu omen zitzaion artzain bati. Gaur egun pasiotarren komentua da.
Ikus Ahuña.
Araban, Matauku eta Jungituren artean dagoen Andre Mariaren ermita. Izatez, Araban eta Nafarroan sarri gertatzen den bezala, antzina desagertu zen herri bateko eliza zen. Santuaren eguna irailaren zortziaren ondorengo larunbatean da.
Nafarroan, Zirauki eta Mañeruren artean dagoen Andre Mariaren ermita, antzinako herri baten hondarreko eraikuntza. 1192an aipatzen da lehendabiziko aldiz, Antso VI.aren garaian. Ermita XIII. mendekoa da; egun desagertu den XVI. mendeko eranskin edo gehigarria izan zuen. Orain ez du kulturik.
Anisia (es)
Gaztelaniazko Anisia izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako kidea da hau. Santuaren eguna abenduaren 30ean da.
Ezkabarteko eta Ollarango herriak (Nafarroa) eta Andre Mariaren adbokazioak. Ollarango herria 1024an aipatzen da, bertako monasterio bikoitzagatik. Done Bladiren elizan bada XIII-XIV. mendeetako Andre Mariaren irudia. Ezkabarteko Anotz (Nafarroa) 1264an Odieta ibarrekotzat ageri da. Zorigaitzez, jatorrizko Andre Mariaren eliza eta irudi erromanikoak ez dira gorde.
Grezierako Anthía 'loretsua' hitzetik dator. Hau Argosen Hera (Juno Erroman) eta Cnososen Afrodita (Venus Erroman) jainkosak izendatzeko erabiltzen zen. Adrianoren garaian, Sizilian, Santa Antia izeneko martiria bizi izan zen. Santuaren eguna apirilaren 18an da. Aldaera: Ante (Deun-ixendegi euzkotarra).
Ikus Antonia.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.