1 emaitza Eneko bilaketarentzat [1 - 1]
Ohiko euskal izena Erdi Aroan. 842. urtean Iruñeko lehen errege izan zen Enecok Esa (Nafarroa) herria eman zion Leireko monasterioari ('Ego rex Eneco concedo...'). Jakitunen artean adostasun zabala dago euskal izentzat jotzean; osagaiak ene 'nirea' eta -ko atzizki hipokoristikoa dirateke, eta jatorrizko adiera 'enetxoa' edo. Loiolako Eneko latinez Enecus zen eta gaztelaniaz Iñigo (ikus Iñigo), lehenago Iruñeko erregeak edo Bizkaiko jaunak bezala. Gero Ignatius kristau izena hartu zuen Jesusen Lagundiaren fundatzaileak, Antiokiako santuaren omenez. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Ignazioren kidetzat Iñaki proposatu zen. Ikus Iñigo.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.