2 emaitza Nikolas bilaketarentzat [1 - 2]
Nicolás (es), Nicolas (fr), Nicholas (en), Nicolaus (la)
Grezierako Nikoláos 'garaitzailea' izenetik. San Nikolas Mirako apezpikua izan zen IV. mendean. 1087an merkatari batzuek santu honen erlikiak Bari (Italia) hirira ekarri zituztenez geroztik berarenganako eraspena ikaragarri handitu zen. Egin zituen mirarietan sarri hiru zenbakia agertzen da, zein Jainkoaren Hirutasunarekin loturik baitago. Mediterraneo inguruan Poseidon ordezkatu zuen eta Europako iparraldean Santa Klaus sortu. Euskal Herriko zenbait tokitan Nikolas izena ematen zaie izaki mitologiko batzuei. Santuaren eguna abenduaren 6an da. Aldaerak: Nikolau eta Nikola (Deun-ixendegi euzkotarra).
Nikolái (es), Nikolaï (fr), Nikolai (en), Николай (bert)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.