14 emaitza Frantzisko bilaketarentzat [1 - 10]
Francisco (es), François (fr), Francis (en)
Asisko Frantziskori zor zaio honen hedadura. Berez Frantzes izenaren txikigarria zen italieraz (ikus Frantzes sarrera); sorburua santuaren amaren frantses hizkuntzaren alderako zaletasunean bilatu beharra da. Gure artean izenik erabiliena izan da luzaz, Xabierko doneari esker. Erabilera handikoa izan denez hipokoristiko asko eduki ditu: Patxi, Patxo, Praisku, Pantxiko, Patziku... Santuaren egunak: urriaren 4an (Asiskoa), eta abenduaren 3an (Xabierkoa).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.