1280 emaitza *:* bilaketarentzat [161 - 170]
Sancha (es)
Antsoren emakumeentzako baliokide dugu Erdi Aroko izen hau. Egia esan, Antsa aldaera (Ansa edo Anssa idatzirik) Andre aposizioaren ondoan azaltzen da aurkitu dugun guztietan (ikus Andreantsa). Beste gisan beti Santsa (Sansa, Sanssa), Santxa (Sancha), Santzia (Sancia) agertu ohi dira.
Anselma (es)
Germaniar jatorria duen izena (Ans, 'jainkoa' eta helm'gerla-kaskoa'). Aostan (Italia) jaio baina Canterburyko (Bretainia Handia) apezpiku izan zen San Antselmori esker zabaldu zen gure artean. Aldaera: Antselme (Deun-ixendegi euzkotarra).
Anselma (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Antselma.
Antonia (es), Antoinette (fr)
Ikus Antonia.
Amezketa (Gipuzkoa) herriko Andre Mariaren ermita, desagertu dena.
Antigua izenaren kidea, inoiz Primitiva itzultzeko erabilia. Ikus Antzina.
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren eliza. 1391n Bergararekin (Gipuzkoa) batu zenean Uzarraga izena zuen herriak, bertako Done Joanesen elizan baitzegoen erdigunea. Aurrerago, 1525ean, Antzuolan eraiki zuten Andre Mariaren eliza. Errukiaren jaia abuztuaren 25ean da; biharamunean alardea egiten da.
Añuako (Araba) Andre Mariaren adbokazioa. 1337an Alfontso XI.ak Burguko (Araba) jurisdiziopean ezarri zuen. Eraikuntza Arabako erromanikorik hoberen eta ederrenetakoa da. Jaia irailaren zortzian da.
Anunciación (es)
Gaztelaniako Anunciación izenetik dator eta hau latineko annuntiatio-tik 'iragartzea', 'mezua'. Egun honetan Gabriel goiaingeruak Andre Mariari ama izango zela eta semeari Jesus izena jarriko ziola esan zion. Badirudi euskal ebakeran oinarritu behar dugula tx lortzeko, nahiz eta Nafarroako erdaran Lanunchi (la Anunchi) moduko hipokoristikoak egon. Izen honetan berez balio adierazkorra duen tz-ren bustitzea dago eta bukaeraren laburtzea. Jaieguna martxoaren 25ean da. Aldaerak: Deñe (Deun-ixendegi euzkotarra), Iragarne eta Iragartze.
Longidako (Nafarroa) herria eta bertako Done Petriren elizan gorderik dagoen Andre Mariaren irudi erromanikoa.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.